Remove ads
idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Angel Ascunce Arrieta (Donostia, Gipuzkoa, 1946-2020ko otsailaren 5[1]) literaturako kritikaria izan zen, Deustuko Unibertsitateko katedratiko emeritua, poesia garaikidean eta Espainiako kultura garaikidean espezialista, eta euskal herritarren erbesteko kulturaren ikertzailea. Ehunka liburu eta artikulu argitaratu zituen. 2000. urtean Saturraran argitaletxea sortu zuen; bertan erbestearekin lotura duten hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu dira. Erbesteen inguruko ikerketan, sortu zenetik Hamaika Bide Elkartearen lehendakaria zen. Bere lanak ezinbestekoak izan dira Ernestina Champourcin, Cecilia García Gilarte, Teodoro Olarte Saez del Castillo, Ertze Garamendi, Castor Narvarte, Eugenio Imaz edo Justo Garateren mailako idazleak berreskuratzeko. Bere lan guztiak gaztelaniaz agertu dira, eta saiakerak dira.[2]
Jose Angel Ascunce | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1946 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2020ko otsailaren 5a (73/74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, dekanoa eta hispanista |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Kidetza | Hamaika Bide Elkartea |
Donostiarra jaiotzez, familia ugari baten laugarren semea izan zen. Donostiako Alde Zaharreko Los Angeles ikastetxean ikasi zuen. Bolada batean Donostiako apaizgaitegian ibili ondoren, Filosofia ikasteari ekin zion; ikasketa horiek utzita, Hizkuntza Erromanikoetako lizentzia lortu zuen Deustuko Unibertsitatean. Ondoren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan doktoregoa egin zuen, León Felipe olerkariari buruzko tesiaz: La poesía profética de León Felipe. 1975an Deustuko Unibertsitatean irakasten hasi zen, bereziki Donostiako fakultateetan, erretiroa hartu zuen arte. 1984tik 1988ra Filosofia eta Letren Fakultatearen Dekanoa izan zen.[3] Urte horietan erbesteko euskaldunen lanak ikertzen hasi zen eta ondorioz lan talde bat sortu zuen, denboraz Hamaika Bide Elkartearen hazia, 2000.urtean sortuta. Lan horri esker harremana izan du erbesteko protagonista askorekin: Martin Ugalde, Kepa Derteano, Xabier López Mendizabal, Carlos Blanco Aginaga, Jose Martin Elizondo, Pello Irujo eta abarrekin. Lanak argitaratzeko zailtasunak zituenez, hasieran edizio propioak egin zituen, Jose Angel Ascunce Editorea izenarekin, eta gero Saturraran argitaletxea sortu zuen 2000. urtean. Argitaletxe horrek 2010an itxi zituen ateak.
Maria Luisa San Miguel gasteiztar irakaslearekin ezkonduta zegoen. Donostian bizi zen, eta hainbat arlotan lanean jardun zuen. 2014an Soziologiako doktore tesia irakurri zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
Donostian hil zen, gaixotasun luze baten ondoren, 2020ko otsailaren 5ean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.