Algorta
Getxoko auzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Getxoko auzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Algorta Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoen Getxoko auzoa da. Getxo osatzen duten auzo guztietatik populatuena da. 2001ean 39.799 biztanle zituen, 18.907 gizonezko eta 20.892 emakumezko.
Algorta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Portu Zaharra, Algorta. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Getxo |
Posta kodea | 48991 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′10″N 3°00′42″W |
Garaiera | 49 m |
Izen bereko udalerri bana dago Uruguain eta Kuban.
Erdigunea Metroaren geltokiaren plaza da, Telletxe kalearen inguruan. Basagoiti etorbideak, oinezkoentzat, lotzen ditu bestela herriko bi enparantza historikoak, San Nikolas eta San Inazio. Alango erdigunearen ondoan dago, eta osasun zentroa daukate 2008tik.
Sarrikobaso bestela mugan dago Getxoko Andra Marirekin. Biztanle dentsitate altuena bertan dauka Algortak, eta bi kale artean zabaltzen da, Sarrikobaso eta Bidezabal. Azken honetan Metroaren beste geltoki bat eta Osasun Zentroa daude. Hortik Arrigunagarako jaitsiera dago, anbulatoriotik hilerrirantz.
Fadura barnealdean kokatuta dago, Gobelako ibarrean, padura izandako lurraldean hain zuzen ere. "Hezetasunaren auzoa" izena ere hartzen du eta Makaleta etorbidearen inguruan dago. Pilotaleku eta kirol instalazioen gune nagusia auzune honetan daude. Aldapa herriko behealdean dago, Gobelaren ondoan, Berangotik gertu. Villamonte Padura eta erdigunearen artean kokatuta dago, bien arteko maldan. Berdeguneak eta Getxoko kultura aretoa dira auzuneko ikurrak.
Baina, zalantza barik, tokirik pintoreskoena Portu Zaharra da, Algortako sorgunea dena. Marinelen etxe zaharrek eta taberna eta jatetxe batzuk osatzen dute. Neguriko mugan dago halaber.
Bilboko itsasadarraren kostaldean egonik, bi hondartza nagusi ditu: Iparraldean, Arrigunaga, Galea lurmuturrarekin jarraitzen duena iparralderantz eta Bidezabal auzoaren behealdean dagoena. Ereaga, hegoaldean, Portu Zaharrak mugatzen du iparraldean eta Kirol Kaiak hegoaldean.
1995ean, EuskoTrenen Plentziako linearen birmoldaketaren ostean, Bilboko Metroa inauguratu zenetik, Algortak bi geltoki dauka. Horrez gain, 2004. urtetik, Ereagako hondartza eta Algorta batzen dituen igogailua ere badu.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.