Aixerrota
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aixerrota Galea lurmuturrerako bidean dagoen haize-errota da, Getxoko (Bizkaia) Elexalde auzoan.
Aixerrota | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo |
Koordenatuak | 43°21′34″N 3°01′09″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1727 |
Errota 1727an eraiki zen, Bizkaiko Jaurerria XVIII. mendearen hasieran pairatzen ari zen lehortearen ondorioz. Antza denez, Edmundo de Shee (edo O'Shea) irlandarrak altxatu zuen, funtzionatzeko ura behar ez zuen haize-errota lortuta, aberasteko. Dena dela, handik gutxira euriak itzuli ziren eta ur-errotak berriro hasi ziren lanean: denboraren poderioz, Aixerrotakoa erabilpen gabe geratu zen.
Haren arkitektura Bizkaiko beste haize-errotenaren antzekoa da, hots, kono moztuaren forma du, Mantxako haize-errotek ez bezala, zeinak zilindrikoak diren. Bestalde, Mantxako errotak XVI. mendearen bukaeran eraiki zituzten eta Bizkaiko haize-errotak (Getxoko Aixerrota, Artxandakoa, Abadiñoko Azpazar eta Ispasterko Aixeder[1]) XVIII. mendearen hasieran.
Egun, XX. mende bukaeran eginiko birmoldaketa dela medio, arte galeria bat dauka eta, alboko eraikinean, jatetxe bat.
Azkenik, Elexalde auzoko institutuak (Aixerrota BHI) haize-errotaren izena darama.
Aixerrotari buruzko nobela: Edmundo O'Shea irlandarraren historioa 2012. urteko amaieran nobelatu zuen Pedro Fernández Puig getxotar idazleak, Paúl Fernández de Areilza izenordearekin. Geroago, 2014an, Ediciones Cívicas argitaletxeak paperezko formatoan argitaratu zuen Aixerrota, el legado del irlandés izenburuarekin. Nobela horretan garai hartako zenbait gertakari historiko aipatzen dira, matxinada, besteak beste.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.