Amorotoena etxea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Amorotoena etxeamap

Amorotoena etxea Getxoko (Bizkaia) etxe bat da, Algortako San Nikolas kalean kokatua.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Amorotoena etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Thumb
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°21′09″N 3°00′51″W
Thumb
Ondarea
EJren ondarea213
    Itxi

    Deskribapena

    Berari atxekita ez du inguruan etxerik. Oinarria errektangularra du eta teilatuak lau aldetara jotzen du. Honela dago osatua: beheko solairua, lehen pisua eta ganbara. Kanpoko aldeak erraseatuta eta zuriz daude, izkina eta leiho-ate inguruetan izan ezik. Agerian dagoen harria landua da. Ipar eta Hegoaldera jotzen duten hormetan, egoki antolatuta daude hutsuneak (gehienak leihoak). Hegoaldeko fatxadan dago gaur egun sarrera nagusia. Alde banatan horma sendoak ditu muga gisa haizetik babesteko. Kanpoko alde horretan dauden hutsuneak honako hauek dira: beheko solairuan, sarrera adintelatua eta burdin-saredun leihoa; solairu nagusian, balkoia eta leiho karratu bana bi aldeetan eta, balkoiaren gainean, itxi gabeko hutsunea teilatu azpian. Amorotoena etxeak berriztatze eta aldaketa ugari izan du bere historian zehar. Aipagarriena, XIX. mendean baserri izatetik (baserri arkitekturaren tipologia izatetik), «Algortako etxe» itxura hartzera pasatu zenean gertatu zen. Arotz-lanak utzitako diseinua Bizkaiko kostaldeko etxeetan askotan agertzen den ezaugarrietako bat dugu.

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Bizkaia

    Wikiwand - on

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.