Remove ads
irakaslea eta antzerkigilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Idoia Gereñu Odriozola (Tolosa, Gipuzkoa, 1980) irakasle eta antzerkigilea da. Katiuska antzerki taldearen sortzailea eta kidea da.
Idoia Gereñu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1980 (43/44 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta antzerkigilea |
Filosofia ikasketak egin zituen EHUn eta Humanitateetako master bat Madrilen, Carlos III.a Unibertsitatean, arte eszenikoekin lotura zuena. Master bukaeran gerra aurreko eta erbesteko antzerkigintzari buruzko ikerketa egin zuen. Ondoren Jarrai antzerki taldeari buruzko doktorego tesia ere egin zuen, gerraosteko abangoardiako antzerkiari buruzkoa.[1]
Hamalau urte zituenetik izan zuen antzerkian ibiltzeko gogoa. Hamasei urterekin hasi zen antzerki tailerrean lanean. Filosofia ikasketak bukatu eta antzerkigintzaren munduan sartu zen master baten bitartez.[2]
Euskal antzerkigintzari buruzkoak bilatzen hasi eta informazio eskasiarekin egin zuen topo. Labaien eta Antzerti aldizkaria izan ziren bere tesiaren ardatz, hauen bitartez garaiko antzerkigintza ezagutu baitzuen.[3]
Antzerki irakasle moduan jardun du hainbat tokitan eta baita filosofiako irakasle moduan ere. EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale elkarteko koordinatzailea izan zen bi urtez. Katiuska antzerki taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta taldeko kidea da.[1]
Ahoz-aho, ipuinak ez dira geldituko kanpainan parte hartu du beste Euskal Ahozko Narratzaile ugarirekin batera.[4]
Lau astean behin, antzerkiari eskainitako irratsaio bat aurkezten du Gereñuk Tolosaldeko Ataria irratian Eleak eta Beleak deiturikoa. Agendari ihes eginda, atal bakoitzean gai bat lantzen du. Antzerkiaren periferia erakutsi nahi du irratsaio horietan, antzerkiaren lantaldearen mundua, hau da, antzerki eskolak, kritikak idazten dituztenak, ikerketak egiten dituztenak, teknikariak...[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.