euskal idazlea eta irakaslea From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseba Gabilondo Alberdi (Urretxu, Gipuzkoa, 1963ko ekainaren 12a) euskal idazlea, irakaslea eta literatura kritikaria da, nabaria euskal literaturaren historiaz egindako ikerketengatik. Zenbait unibertsitate estatubatuarretan irakatsi du (Florida University, University of Nevada, Bryn Mawr College, Michigan State University). Euskadi Literatura saria eskuratu zuen 2014 urtean, euskarazko saiakera modalitatean.[1] Unamuno saioa saria ere irabazi zuen 2015 urtean Globalizazioak eta Erdi Aro berria: diferentzien itzuleraz lanarekin.[2] Jatorriz ingelesez idatzitako euskal literaturaren historia laburbiltzen duen liburu bat argitaratu zuen 2016 urtean: Before Babel: A History of Basque Literatures (2020an euskarazko itzulpenean argitaratua: Babel aurretik: euskal literaturen historia bat)
Joseba Gabilondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urretxu, 1963ko ekainaren 12a (61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | saiakeragilea, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Michigan Estatuko Unibertsitatea Nevadako Unibertsitatea Renon |
Jasotako sariak | ikusi
|
Euskal literatur kritikaren alorrean trilogia bat idatzi ondoren (Nazioaren hondarrak, New York-Martutene, Babel aurretik), beste trilogia bat idazteari ekin dio, teoria kritikoaren bidetik, globalizazioaz. Bigarren trilogiaren lehenengo bi liburuak argitaratu ditu oraingoz: Globalizazioak eta Erdi Aro berria eta Populismoaz. Hirugarren liburuaren behin-behineko izenburua zera da: Apokalipsirantz: geroaren historia politikoa.
Estatu espainiarrari buruzko beste trilogia bat ere hasi du. Lehen liburua 2024an argitaratu du: España postimperial: Ideologías del imperio restaurativo. Hurrengo liburuaren behin-behineko izenburua zera da: Atlantic Spain: Literature, Postimperialism, and the Long Nineteenth Century (1766-1923).
Saiakerak
Narratiba
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.