Bisusta ur-jauzia
Nafarroako ur-jauzia Bidasoan From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroako ur-jauzia Bidasoan From Wikipedia, the free encyclopedia
Bisusta ur-jauzia Nafarroa Garaian dagoen ur-jauzia da, Malerrekako eskualdeko Sunbilla udalerriko lurretan. Burdinzelaieta erreka Bidasoara heldu baino 30 metro lehenago 10-20 metroko jauzia egiten du urak antzinako trenaren ibilbidearen azpitik pasa baino lehenago. Endarlatsatik Bertizeraino doan Bidasoa Bide Berdean dago gaur egunean ibilbide hori.[1][2]
Bisusta ur-jauzia | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°11′18″N 1°40′35″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Sunbilla |
Ur-jauzi hau Mendaurko mendilerroko Urkidi (624 m) eta Abelu-Apausa (682 m) mendietako urak jasotzen dituen Burdinzelaieta errekan dago, azken zatian.
Sunbillatik Berrizaunera (Igantziko auzoa, Igantziko Bentak) doan bide berdean dago, Bisusta auzoa pasatu ondoren eskuinerako errebuelta bukatzerakoan ezker aldean. [3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.