Xorroxin ur-jauzia
Baztango ur-jauzia Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Baztango ur-jauzia Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Xorroxin ur-jauzia Nafarroa Garaiko ur-jauzia da, Erratzuko (Baztan) Gorostapalo auzoan dagoena, Iñarbegi errekaren ibilbidean; erreka hau Baztan edo Bidaso ibaiaren iturburuetako bat da. 25 metroko jauzia du.
Ibilbidearen hasiera Erratzu herrian bertan hasten da. Handik Gorostapalo auzora daraman herri-bide estua hartzen delarik. Justu Gorostapalo auzoaren sarreran dagoen baselizan ezkerraldean beherantz doan bidea hartu behar da, honek Iñarbegi erreka gurutzatzen du. Handik pixkanaka-pixkanaka ehunka urte dituzten gaztainondoz beteriko haitzarte batean barneratuko gaitu.
Behin erreka berriz ere zeharkatu ondoren, ezkerretara bide batek erreka zeharkatu behar dugun pasartera emango gaitu (adi ibili:harri bustietan labaindu gabe), honela goroldio, liken eta iratzeen artean hezetasun iraunkorrak eta ur-jauziaren soinuak berak bertaratzen ari garela ohartaraziko gaitu.
Itzulera Iñarbilgo zubira arte bide berberetik egingo da. Iñarbil auzotik Erratzura itzuliko gara. 2014ko uholdeak kalte handia egin zion bide horri, baina Erratzuarrek auzolanean bidea berreskuratu dute Zabaletan, erreka ondotik denbora guzian, xenda estu batetik eta hainbat zubi gurutzatuz.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.