Oiartzun
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Oiartzualdekoa. Mendiz inguratua dago, Aiako Harria irudi eta oinarri duela. Harana Oiartzun ibaiak zeharkatzen du, eta herria haren inguruan altxatuta dago, baina erdigune historikoa (Elizalde auzoa) ibaitik urruti dago. Oiartzunek 10.340 biztanle zituen 2023 urtean.
Oiartzun | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Oiartzungo herrigunearen ikuspegi orokorra. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Oiartzualdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Oiartzun | ||||||||||
Alkatea | Joana Mendiboure Garaiar | ||||||||||
Posta kodea | 20180 | ||||||||||
INE kodea | 20063 | ||||||||||
Herritarra | oiartzuar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°17′57″N 1°51′28″W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 59,71 km² | ||||||||||
Garaiera | 4-838 (84 udaletxean) | ||||||||||
Distantzia | 12 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 10.378 (2024) 47 (2023) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1,74 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 6,25 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,05 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 40,54 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,38 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 8 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,28 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 75.92 + % 10.74 hartzaile (2021) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % 53.3 (2021) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 63.37 (2021) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1200-1214 | ||||||||||
Webgunea | http://www.oiartzun.eus/ |
Geografia
Mugakideak
Auzoak
Oiartzun herria zortzi auzoz osaturik dago:
Azpiegiturak
Ongizatea
Kirola
- Elorsoro kiroldegia[7]
- Pilotalekuak: Madalensoro, Arragua, Martiena Etxadia, Karrikako pilotalekua eta probalekua, Pikabene, Ergoien, Gurutze, Mendibil, Iturriotz, Elizale eskola, Kontsejupea, Beheko plaza[7]
- Igerilekuak: Elorsoro kiroldegia, udal igerileku irekia[7]
- Ugaldetxoko futbol zelaiak[7]
- Hilerriko probalekua[7]
- Arraguako eta Arragua-Mendin kirol anitzeko pistak[7]
- Skate parka[7]
- Arditurriko bidegorria[7][8]
- Arkaleko Ehiza eskola[7]
- Rafael Pikabeako kirol anitzeko pista[7]
Kultura
- Aretoak: Udaletxeko areto nagusia, Liburutegiko aretoa, Kiroldegiko bilera gela, udaletxeko bilera gela eta udaletxeko bilera gela zaharra[9]
- Liburutegia[10]
Hezkuntza
- Urmendi haur eskola[11]
- Elizalde herri eskola eta institutua[12]
- Haurtzaro ikastola[13]
- Kz gunea[14]
- Helduen hezkuntza[15]
- Soinuenea Herri Musikaren Txokoa[16]
- Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa
- Ibargain Musika Eskola
- Intxixu AEK euskaltegia[17]
Turismoa
- Arritxulo aterpetxea[18]
Historia
Erromatarren garaian Arditurriko meategiak ireki zituzten, eta hainbat mendez ustiatu ziren.
1200. eta 1214. urteen bitartean Alfontso VIII.a Gaztelakoak herri titulua eman zion Oiartzuni, nahiz eta dokumentua ez den ezagutzen.[19]

Izena
Oiartzun izen modernoa modu askotan dokumentatu da[20] historian zehar. Izenak historian zehar izan dituen aldaera zaharrenak ikusita, pentsa daiteke Oiasso izenarekin harremanik egon daitekeela, nahiz eta Oiasso hura gaurko Oiartzunetik 9 bat kilometrora egon.
Ekonomia
Industria (metalurgia, zurgintza, kautxu-eraldaketa eta produktu mineralen industria), zerbitzuak (hipermerkatuak), abeltzaintza (esne eta haragi-behiak) eta nekazaritza dira jarduera nagusiak.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %0,4. Bigarren sektorea BEGaren %27,6. Hirugarren sektorea %66. Eta eraikuntza %6,1.[21]
Demografia
1960eko hamarkadan Oiartzunen hasi zen hazkunde demografikoak ez du etenik izan azken urteetan. 2019an 10.351 pertsona bizi ziren herrian, horietatik %19,9k 65 urte edo gehiago zituen eta atzerrian jaiotakoak %6,06 ziren.[21]
Oiartzungo biztanleria |
---|
![]() |
Politika
Udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, gehiengo osoa lortu zuen Bildu koalizioko Aiora Perez de San Roman hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk berretsi egin zuen gehiengoa. Koalizioko Jexux Leonet hautatu zuten alkate.[22]
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 3.616 boto. EAJk 1.452 boto. PSE-EEk 234 boto. PPk 61 boto.[23] Jexux Leonet izendatu zuten alkate bigarrenez.[24]
2023ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk berretsi egin zuen geniengoa, bozken %68,73 lortu ondoren. EH Bilduk 3.303 boto eskuratu zituen eta 13 eserleku. EAJ 1.063 boto eta 4 eserleku. Joana Mendiboure Garaiar hautatu zuten alkate.[25]
Oiartzungo udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu | 9 / 13 |
3.169 (% 65,94) |
12 / 17 |
3.616 (% 67,42) | |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 13 |
1.358 (% 28,26) |
5 / 17 |
1.452 (% 27,07) | |
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Alkateen zerrenda
Inaxio Irigoien Mitxelena | 1979 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Juan Iñarra Agirrezabala | 1987 | 1999 | Herri Batasuna |
Xabier Iragorri Gamio | 1999 | 2003 | Euskal Herritarrok |
Martin Beramendi Brit | 2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna |
Aitor Etxeberria Txurio | 2007 | 2011 | EAE |
Aiora Perez de San Roman Uria | 2011 | 2015 | Bildu |
Jexux Leonet Elizegi | 2015 | 2023 | Euskal Herria Bildu |
Joana Mendiboure Garaiar | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Euskara
Oiartzungo euskara[29] gipuzkera da; zehatzago esanda, sortaldeko gipuzkerakoa den Bidasoko euskara.[30][31] Hala ere, Oiartzunek izandako lotura administratibo historikoa dela eta, goi nafarreraren eragin nabarmenagoa du bertako euskarak, eta Bidasoko hizkeran kokatzen diren beste herriengandik bereizten du horrek. Bidasoko hizkera erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak gaina hartzen ari dira eta gehiago zabaltzen ari dira.
2016an herritarren %76,25 euskalduna zen.[21]
Kultura
Jaiak
- Abuztuaren 3a: San Esteban, herriko jaiak.[32]
- Ihotik: Inauteriak, herriko jaiak.[33]
- Ekainaren 13a: San Antonio, Ergoien.[34]
- Ekainaren 29a: San Pedro, Altzibar.[34]
- Uztailaren 25a: Santiago eta Uztailaren 31 San Inazio, Iturriotz.[34]
- Abuztuaren 15a: Igokundeko Ama Birjina, Karrika.[34]
- Abuztuaren 28a: San Agustin, Gurutze.[34]
- Irailaren 29a: San Mikel, Ugaldetxo.[34]
Ondasun nabarmenak

Eraikin erlijiosoak
- San Esteban eliza: XVI. mendeko eliza gotikoa.[35][36]
- Erromesen Ospitalea eta San Joan Bataiatzailearen basilika, egun Udal Liburutegia. XVI. mendekoa.[37][38]

Eraikin zibilak eta defentsakoak
- Udaletxea: 1678an eraikia.[39][40]
- Iturriotz dorretxea: Iturriotz auzoari izena ematen diona. XVI. mendekoa.[41]
- Ihurrita errota, Ugaldetxo auzunean dagoena.[42]
- Beloaga gaztelua, Arkaleko harkaitzetan dauden Erdi Aroko gotorlekuaren aztarnak
- Arpidenea etxea. XVII. mendekoa.[43]
- Don Felizenea etxea. XVIII. mendekoa.[44]
- Lizargarate etxea. XVII. mendea.[45]
- Garaño baserria.[46]
- Garbuno baserria[47]
- Makutso baserria. XVI. mendekoa.[48]
- Olaberria burdinola, Ergoien auzunean.
- Urdinola-Arizmendienea etxea


Historia aurrea eta antzinaroa
- Torre leizea: Goi Paleolitoko aztarnategi arkeologikoa.
- Harrespilak: Kauso I eta II, Arritxurrieta, Munere, Errenga, Arritxulangaina, Egiar eta Oianleku.
- Arditurriko meateagia: Antzinako Erromaren garaitik XX. mendea arte ustiatuak, oraindik ere erromatar galeriak ikusgai daude.[49]
Museoak
- Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa: herri musikaren inguruko agiritegi eta ikerketa gunea. Musika tresnak erakusgai diren museo txiki bat ere badu.[50]
- Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa: Aiako Harriaren inguruan antolatu museo txikia.[51]
Oiartzuar ospetsuak
- Ayero Uart (13??-1396) Ahaide nagusia, Nafarroako erregearen ezkutari eta kapitaina eta Nafarroako Erresumaren batasunaren eragileetako bat.
- Sebastian de Lartaun (15??-1583), Oñatiko Unibertsitateko errektorea eta Cuscoko apezpikua.
- Juan Martinez Arbide (XVI. mendea), Errege Kontseiluko epailea 1581etik aurrera.
- Francisco de Amolaz (XVI-XVII. mendeak) Juan austriarraren idazkaria.
- Francisco Urdiñola (1522-1618), Mexiko iparraldearen konkistatzailea eta esploratzailea.
- Manuel Aldako (1696-1770) Mexiko hiriburuan hiritartu eta Bizkaitarren Eskolaren sortzailea izan zena.
- Sebastian Mendiburu (1708-1782), idazlea.
- Manuel Lekuona (1894-1987), idazlea, apaiza eta historialaria.
- Martin Lekuona (1907-1936), idazlea, apaiza eta euskal kulturaren aldeko ekintzailea.
- Jon Oñatibia (1911-1979), idazlea, musikaria eta politikaria, herriko seme kutun izendatua.
- Pedro Berrondo (1919-2002), idazlea eta apaiza.
- Juan Maria Lekuona (1927-2005), idazle eta apaiza.
- Koxme Lizaso Lekuona (1937-2013), bertsolaria.
- Julen Lekuona (1938-2003), Ez Dok Amairu taldeko kide eta kantari eta itzultzailea.
- Txomin Perurena (1943), txirrindularia.
- Xabier Lete (1944-2010), idazle, poeta, kantari eta politikaria.
- Miguel Mari Lasa (1947), txirrindularia.
- Iñaki Sarasketa (1948-2017) ETAkide historikoa.
- Hilario Arbelaitz (1952), sukaldaria, Oiartzungo Zuberoa jatetxearen jabea.
- Pello Añorga (1956), idazlea.
- Jon Bergaretxe (1960), kantautore eta gitarra-jotzailea.
- Rufi Etxeberria (1959), Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuna alderdietako politikaria.
- Ioritz Mendizabal (1974), jockeya.
- Unai Alba (1978), futboleko atezaina.
- Gaizka Saizar (1980), futbolaria.
- Jon Martin (1981), bertsolari eta idazlea.
- Antton Aramburu Anzizar (1982), pelotaria.
- Iker Leonet (1983), txirrindularia.
- Goiatz Labandibar (1985), idazlea.
- Ander Iriarte (1986), zinemagilea.
- Dei Gaztelumendi (1987), marrazkilaria.
- Ekain Perez (1987), musikaria eta irrati esataria.
- Alaia Martin (1987), bertsolaria.
- Ander Imaz (1994), pelotaria.
- Andoni Ugalde (1995), pelotaria.
- Beñat Garaiar (2004), txirrindularia, ez kilometraria.
- Oiartzuneko latsarria
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.