Jon Martin Etxebeste (Oiartzun, Gipuzkoa, 1981eko urriaren 16a) bertsolaria, idazlea, abeslaria eta literatura ikerlaria da. Kazetari eta gidoilari lanetan jarduten du Publizitatea eta Harreman Publikoan lizentziatua baita. Beira musika taldea ere badu.
Jon Martin Etxebeste | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jon Martin Etxebeste |
Jaiotza | Oiartzun, 1981eko urriaren 16a (42 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, bertsolaria eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ETBko transmisioetan esatari moduan ibili zen Ilaski Serranorekin batera. Bertsoen ekarpenak baloratu eta azaltdu zituen saio houetan: Elizondo, Donibane Garazi, Irun, Durango, Amurrio, Baiona, Bilbo eta Iruñea.[1]
Literatura
'Ero' izeneko liburua argitaratu zuen 2008an. Erotasunari eta erokeriari buruzko 19 ipuin biltzen ditu Elkar argitaletxeko liburuak. 2007ko Igartza Saria irabazi izanaren ondorio izan zen liburu hau. 'Habana' liburua ere kalean du, Gero argitaletxearekin. 'Prakamotxetan' eta 'Bakoitzari berea' bertso-bildumetan erradaktore lanak egin ditu.
Bertsolaritza
Gipuzkoako azken bi bertsolari txapelketatan txapeldunorde eta hirugarren geratu da. 2005eko Euskal Herriko txapelketan finalerdietara iritsi zen, bai eta 2009an ere.
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- finalaurreak (4): 2005, 2009, 2013, 2017
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- bigarren (1): 2003
- hirugarren (1): 2007
- finalista (3): 2003, 2007, 2011
- Eskolartekoak:
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa (1): 1995 (txikitan)
- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (2): 1994 (txikitan), 1997 (handitan)
Literatura ikerlaria
EHUko Hizkuntzaren eta Literatura saileko ikerlaria da, LAIDA ikerketa taldeko kidea.
2019an Ikergazte kongresuko poster-aurkezpen onenaren sari jaso zuen, Giza Zientziak arloan "Loreak, landareak, zuhaitzak Xabier Leteren kantagintzan" artikuluarengatik.[2] Agirreren ustez, Xabier Letek industrializazioak ekarri zuen alienazioaren aurkakotzat jotzen du natura, purutasunaren islatzat dauka. Natura indar bizi bat da Leteren obran eta eraldaketarako duen gaitasunak txunditzen du batez ere. Eraldaketa horrek iragankortasuna ere seinalatzen du. Letek bere existentziaren hutsaltasuna adierazten du maiz zuhaitzen betierekotasunarekin kontrastean; natura elementu menderakaitza da eta aldi berean gizakiaren behar guztiak asetzeko kapaz da. Ikuspuntu ekologista baino, naturarekiko maitasun sakon bat adierazten dute bere letrek. Loreek txunditzen zuten Lete eta haien edertasuna miresten zuen. Bizitzaren metafora gisa erabiltzen ditu gehienetan bere lanean. Gordetzen duten sekretua bistaratzeko zaindu beharreko izakiak dira loreak; egoki tratatu ezean zimelduko diren altxorrak.[3]
Liburua
"Xabier Lete: bertsorik sakonena". (Leteren bizitza eta obraren azterketa). Euskal literatura saila 25. EHU (2023).[4][5]
Diskografia
- "Moskutik Lezotira". (Oiartzungo bertso-eskola eta "Bakardadeak" abestia).
- "Euskararen itotiyak". "Pianojolearena" abestia
- Beira musika taldearekin:
- Dena ez denean ezer (2013, Lanku)
- Margotu berria (2016, Baga-Biga)
- Braillean (2017, autoekoizpena)
Sariak
- 2003: Abra bertsolari saria
- 2019: Ikergazte kongresuko poster-aurkezpen onenaren saria, Giza Zientziak arloan "Loreak, landareak, zuhaitzak Xabier Leteren kantagintzan" artikuluarengatik.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.