San Esteban eliza (Oiartzun)
eraikitako euskal ondare nabaria Oiartzun From Wikipedia, the free encyclopedia
eraikitako euskal ondare nabaria Oiartzun From Wikipedia, the free encyclopedia
San Esteban eliza Oiartzunen dagoen parroki-eliza nagusia da, XVI. mendeko gotikoa.
San Esteban eliza (Oiartzun) | |
---|---|
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Oiartzun |
Koordenatuak | 43°17′59″N 1°51′39″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea - |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa Barrokoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
1 | |
Erretaula klasizista da, 1629-1643 bitartean egindakoa; geroago egindako elementuak ere baditu. Buruhormari egokitutako zortzi aldeko oinplanoa du. Hiru gorputz eta atiko handia dauka. Antolaketa honakoa du: hiru kale nagusi eta bi kalearte. Erretaulak erdiko eta alboetako kaleetan mukuluak ditu. Kalearteetan, berriz, marko laukizuzena duten erliebeak ditu. Lehenengo gorputzean kaleen alboetan dauden zutabeak joniarrak dira eta fustea apainduta dute. Bigarren gorputzekoak korintiarrak dira, fustea sogeatua dute eta azpiko herenean apaindurak dituzte. Hirugarren gorputzeko zutabeak korintiarrak dira, ildaskatuak, azpiko herena lisoa dutela. Atikoan, eta lehenengo gorputzean altzariak estipe dekoratuak ditu. Erretaularen apaingarri, hainbat motatako frontoi ikus daiteke: lehenengo gorputzeko frontoiak triangeluarrak dira eta alboetakoak taulamenduen gainean daude. Enkasamenduen gainekoak frontoi ebakiak dira; bigarren gorputzeko erdiko partean kiribilduraz ebakitako frontoia dago. Gainontzeko frontoiak kurbatuak dira; hirugarren gorputzeko frontoiak triangeluarrak dira. Frisoak eta kaleen alboetan dauden pilastrak goitik behera apaindu dira. Erretaularen burua, izugarri apainduta dagoena, XVIII. mendekoa da. Estilo barrokoaren ezaugarriak bete-betean erakusten ditu erremate horrek. Estilo erromanistako sagrarioa du. Sagrarioa tenplete formakoa da eta gero eta behetuagoak diren hiru gorputzeko egitura du. Linterna eta errematea daramatza.
Ikonografia zabaleko erretaula da. Predelan agertzen diren pasarteek Kristoren bizitza dute oinarri. "Kalbariorako bidean", "Baratzeko otoitzaldia", "Atxiloketa" eta "Azotaldia" eszenak ikus daitezke, aldamenean apezpiku eta santuak dituztela. Predelako eta lehenengo gorputzeko erdiko kalean sagrarioa dago, eta horretan, eukaristiari buruzko erliebeak ikus daitezke. Lehenengo gorputzeko kalearteetan "Artzainen jaurespena" eta "Errege Magoen jaurespena" pasarteak daude, alboetako kaleetan San Petri eta San Pauloren mukuluak daude eta txarteletan Kristoren bizitzaren hainbat eszena adierazten duten erliebeak. Bigarren gorputzean San Joan Bataiatzailea eta San Antonio daude, horiekin batera, erretaularen santu nagusiaren irudi hagiografikoak ikus daiteke, bai eta, kale nagusian, haren taila. Azken gorputzean, muturretan, San Frantzisko Borjakoa eta San Filipe daude, alboetako kaleetan "Deikundea" eta "Ikustaldia" daude eta erdiko hormakonkan "Zeruratzea" ikus daiteke. Atikoan Kalbarioa dago eta buruan Espiritu Santuaren irudikapena.
Juan Huitzi eta Gaspar Ramos nafarrek erretaularen eskulturak egin zituzten. Errematea, berriz, Oiartzungo Sebastian Lekuonak eta Jose Zuaznabarrek egin zuten. Polikromia bi garai ezberdinetan egin zen: sagrariokoa ia-ia erretaularen garai berean egin zen; gainontzekoa, geroago egin zen, eta barrokoko rococo aroaren hasiera adierazten du.
Barrokoko hainbat garaitako elementuak batzen dituelarik, oso kalitate handikoa da Oiartzungo erretaula hau. Arkitekturan ezaugarri klasizistak baditu ere, ari barrokoaren adierazgarri den apaindura aberatseko erretaula da. Atikoa geroagokoa da, barrokoko azken aldikoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.