Infernuko errota
Baztanen eta Etxalarren arteko errota From Wikipedia, the free encyclopedia
Baztanen eta Etxalarren arteko errota From Wikipedia, the free encyclopedia
Infernuko errota Baztan eta Etxalar artean dagoen ur-errota da.
Infernuko errota | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Etxalar eta Baztan |
Koordenatuak | 43°12′28″N 1°34′17″W |
Baztan eta Etxalar artean dago, Orabidea (Lekaroz) eta Tximista auzoen artean, Bertizko lurretatik hurbil.[1] Etxalar, Baztan eta Zugarramurdi lotzen dituen NA-4453 errepidea hartu behar da bertara iristeko. Autoa Etxebertzeko bordaren ondoan utzirik, kilometro eta erdiko bidea dago erreka bazterretik.[2]
Zurezko zubi baten gainean erakia, ez du ez uharkarik, ez ubiderik, ur jauzi baten indarraz baliatzen baizen gurpil hidraulikoa mugitzeko. Egituraren zatirik handiena gaztainezkoa da, eta harlanduxkaz egindako bi paretek ematen diote sendotasuna. Bi isurkiko teilatua dauka, arabiar teilazkoa.[3][1]
Haren jatorria ezezaguna bada ere, uste dute XVII. mendean funtzionatzen zuela.[1] 1960ko hamarkada amaieran erabiltzeari utzi zioten.[2] 2000. urtean berritua izan zen.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.