Remove ads
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Zugarramurdi[4] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. 219 biztanle zituen 2019an.[5] Urdazubi eta Baztan udalerriekin batera, Baztanaldea eskualdea osatzen du, Baztan Bidasoa eskualdearen barnean. Ainhoa, Sara eta Urdazubi herriekin batera Xareta elkartea edo azpieskualdea ere osatzen du.
Zugarramurdi | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Zugarramurdi udalerriaren irudi orokorra. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Baztanaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Zugarramurdi | ||
Alkatea | Jesus Mari Agerre Indaburu (Akelarre) | ||
Posta kodea | 31710 | ||
INE kodea | 31264 | ||
Herritarra | zugarramurdiar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°16′09″N 1°32′30″W | ||
Azalera | 5,649 km² | ||
Garaiera | 205 metro | ||
Distantzia | 75 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 231 (2023: 29) | ||
Dentsitatea | 0,04 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 22,96 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 36,36 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 73,33 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,16 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 92,10 (2018: %3,26) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.zugarramurdi.es/ |
Zugarramurdi toki izenaren jatorria edo esanahia ezin izan da oraingoz ziurtasun osoz zehaztu, baina euskarazkoa dela baiezta daiteke. Pertsona abizena ere bada.
Historian, agirietan izena beti berdin agertu izan da: Zugarramurdi (1154 eta 1860); Jose Maria Jimeno Jurio, 2004.[6]
Koldo Mitxelenak proposatu zuenez, «zumar doilor ugariko lekua» esanahi etimologikoa izan liteke: zumar (Gipuzkoako Zumarraga udalerriaren antzera) + andur («doilor») + -di atzizkia (multzoa, taldea edota ugaritasuna adierazten duen atzizkia). Hortaz, zugarrandurdi > zugarramurdi izenaren bilakaera da, agian, baina Mitxelenak berak bere teoria hori froga lezakeen antzinako agiririk ez zuela onartu zuen. Euskara batuan zumar esaten da, baina zugar euskalki edo azpieuskalkietan agertzen den aldaera ere bada. Bestalde, -di atzizkia euskal toki izen nahiz abizenetan maiz zuhaitz edo landare izenekin batera agertzen den atzizkia da, esate baterako: Lizardi, Pagadi, Aresti, Gorostidi, Loidi eta abar. Adibidez, Zumardi izenak zumar asko dauden lekua adierazten du.
Mikel Belaskoren arabera, herritarrek eguneroko hizkeran Zugamurdi, Zamurdi edo Zuenburdi ahoskerak darabiltzate, herriaren izenaren laburdurak, alegia.
Zugarramurdin, itsas mailatik 137 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Bost auzok osatzen dute udalerria: Azkar, Etxartea, Madaria, Olasur eta Zugarramurdi herrigunea bera.
Zugarramurdiko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
2007an bezala, 2011ko udal hauteskundeetan ere Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu aukeratu zuten, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak[8].
2007ko udal hauteskundeen ondoren, Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu hautatu, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako boto guztien % 4,92) eta boto zuriak sei izan ziren (% 5,17). Abstentzioa % 43,26 izan zen.
Hautetsia | Jasotako botoak |
Evaristo Mentaberri Mihura (Akelarre) | 83 |
Mikel Pedro Mitxelena Etxehebeste (Akelarre) | 72 |
Jesus Maria Agerre Indaburu (Akelarre) | 71 |
Gonzalo Garmendia Bedialauneta (Akelarre) | 67 |
Lazaro Dainciart Iribarren (Akelarre) | 67 |
Zugarramurdiko udaletxeko idazkaria Urdazubiko idazkari ere bada.
2007-2011 | Jesus Mari Agerre Indaburu | Akelarre |
2011-2015 | Jesus Mari Agerre Indaburu | Akelarre |
Zugarramurdiko festak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan. Bertan egiten da zikiro-jate ospetsua.
Zugarramurdi udalerrian film hauek girotu dituzte:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.