From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Iturria Eritze (Izengoitia: Jose Maria de Aranaz; Arantza, 1879ko ekainaren 13a - Iruñea, 1952ko abuztuaren 9a[1]) Nafar idazlea izan zen. Apaiz kaputxinoa zen.
Jose Iturria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arantza, 1879ko ekainaren 13a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Iruñea, 1952ko abuztuaren 9a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lekarozko ikastetxea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, apaiz katolikoa eta misiolaria |
Izengoitia(k) | Jose Maria de Aranaz |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena |
Lekarotzen egin zituen apaiz-ikasketak eta Filipinetan egon zen misiolari 1904-1911. urte bitartean. Handik Euskal Herrira itzuli zenean hasi zen euskaraz idazten.
Obra nagusiak: Nere Laguna (sermoi bilduma, 1922-1931), Eiza-iztia edo Abere ta piztiak (1929, etxe-abere eta basanimalien inguruko ipuinak; Bilboko Euzkadi egunkarian argitara emanak). Lapurdira igaro zen 1936. urtean, Gerra Zibilaren hasieran, eta 1940. urtean itzuli, ordenako agintariei men egin ondoren. Eskuizkribu ugari utzi zuen Baionako komentuan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.