arto irinez egindako ogi zapala From Wikipedia, the free encyclopedia
Taloa —Zuberoan, pastetxa[1], artopila— ogi zapal mota bat da, arto irinez egindako orea eta xafla biribilean eskuz zabaldu ondoren, txapan egosten den jakia,
Taloa | |
---|---|
Beste izenak | artopil, pastetxa |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Osagaiak | Arto irina, ura, gatza |
Taloak Euskal Herrian tradizio luzea du. XVI-XVII mendeetan Gipuzkoatik eta Nafarroatik Hego Ameriketara joandako euskaldunek artoa ezagutu zuten eta handik hona ekarri zuten. Hori baino lehenago zekale edo gaztain irina erabili izan zen. Klimagatik historikoki garia ereiteko zailtasunak izan dituen parajeetan, artoarekin egindako taloa euskaldunen artean eguneroko janaria bihurtu zen.[2] [3]
1754. urtean Larramendik Gipuzkoari buruzko Corografía idazlanean aipatu zuen artoak talo forma hartuz haientzat zuen garrantzia:[4]
Hácense de su harina panes grandes y pequeños y tortas delgadas que, calientes, son de buen gusto, y también los panes más gruesos; y en acostumbrándose, muchas gentes quieren más pan de maíz que de trigo. Y los hombres de monte, como carboneros, leñadores y otros, no quieren pan de trigo, sino de maíz, que es alimento recio y fuerte, y aguantan con él su trabajo, lo que no pueden con el pan de trigo” [5]
Gerra Zibil garaian eta ondoko urteetan goseari aurre egiteko ezinbesteko jakia izan zen eta horren ondorioz 60. hamarkadatik aurrera, egoerak hobera egin zuenean alde batera utzi zuten. Geroztik etxeko dieta arruntetik kanpo gelditu eta gaur egun souvenir folkloriko bezala hartzen da.[2]
Jarri arto-irina ontzi zabal batean, arto-irina baztertuz erdian zulo bat egin eta erantsi pixkanaka ur beroa, gatz pittin batekin. Erantsi ura, irinak eskatu bitartean. Landu eskuekin. Busti trapu bat urarekin eta estali orea 30 minutuz. Atera esku-pilota tamainako bolak eta kolpatu, pixkanaka, ostia biribil eta fin-fina bihurtu arte. Zartatzen bada, lasai: landu gehiago.
Jarri zartagina su bizian. Gorritu taloa alderdi bietatik, tolestu aurretik, ipini bertan txorizo egosia, gazta guria, antxoa gaziak, eztia, txistorra, barazkiak... Euskal Herriko bazter askotzan badute taloa egiteko eta barrua osatzeko tradizio propioa.[6][7][8][9][10][11][12][13]
Baztanen marrakuku deitzen zaio behi-gazta duen taloari.[14][15]
Gaur egun euskal jai egunak ospatzen diren lekuetan topatu daitezke talogileak.[16][17][18] Taloak estimazio handia du jendearen artean eta festa egunetan talogileek jartzen dituzten postuetan ilara luzeak sortzen dira.[3][19]
Bestalde, hainbat lekutan festa egun berezia izan gabe ere, taloak topatu daitezke salgai. Amaiurko errota zaharberrituan prozesu osoa ikusteaz gain, dastatu eta errotan bertan ekoizten den hirina erosi ahal da (arto hirin ekologikoa, glutenik gabekoa). [20] [21]Zubietako errotan zuzenean ikusi ahal da garia eskuz nola ehotzen den eta taloa (arto opila) egiteko aukera izaten da.[22]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.