From Wikipedia, the free encyclopedia
Nicolas Jean-de-Dieu Soult (Saint-Amans-la-Bastide, 1769ko martxoaren 29a - ib., 1851ko azaroaren 26a), Dalmaziako 1. dukea, izengoitiz Burdinezko eskua deitua, frantziar militar eta politikaria izan zen. Frantziako historia osoan marexal nagusi (Maréchal général des camps et armées du roi) izendatuak izan diren sei ofizieretako bat da. Hirutan Frantziako lehen ministroa izan zen.
Nicolas Jean de Dieu Soult | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1840ko urriaren 29a - 1847ko irailaren 19a ← Louis Adolphe Thiers - François Pierre Guillaume Guizot →
1839ko maiatzaren 12a - 1840ko martxoaren 1a ← Louis-Mathieu Molé - Louis Adolphe Thiers →
1832ko urriaren 11 - 1834ko uztailaren 18a ← Casimir Perier - Étienne Maurice Gérard →
| |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Saint-Amans-Soult, 1769ko martxoaren 29a | ||||||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||||||
Bizilekua | hôtel du Périgord (en) | ||||||||||||
Heriotza | Saint-Amans-Soult, 1851ko azaroaren 26a (82 urte) | ||||||||||||
Hobiratze lekua | Saint-Amans-Soult | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | Jean Soult | ||||||||||||
Ama | Brigitte de Grenier | ||||||||||||
Ezkontidea(k) | Louise Berg (en) | ||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||
Haurrideak | |||||||||||||
Leinua | Soult family (en) | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria, militarra eta arte bildumagilea | ||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||
Adar militarra | Infanteria | ||||||||||||
Gradua | Inperioko mariskal | ||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Iberiar Penintsulako Gerra Napoleondar Gerrak | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||||||
Alderdi politikoa | hautagai independente |
1785ean sartu zen Frantziako armadan. Frantziako Iraultzako Gerretan parte hartu zuen eta, Fleurusko garaipenaren ostean (1794), brigada-jeneral izendatu zuten. 1799-1800 bitartean, André Massénaren aginduetara borrokatu zen Suitza eta Italian. 1804an Inperioko marexal izendatu zuten. 1805ean, parte hartze erabakigarria izan zuen Austerlitzeko guduan. Honen ondoren, Europako estrategarik hoberena zela erran zuen Napoleonek[1].
1808tik aurrera Iberiar Penintsulako Gerran aritu zen[2]. 1809an Napoleonek Espainiako armadako maior jeneral izendatu zuen. Urte bereko azaroan garrantzi handiko garaitia lortu zuen Ocañako guduan. Josef Bonaparte erregearekin desadostasun handiak zituenez gero, 1812an Frantziara itzuli eta Saxoniako frontean jardun zuen. 1813an, berriz ere Iberiar erdiuhartera joan zen, Pirinioetako kanpaina zuzentzera. Baina Sorauren eta San Martzialen porrot egin zuen[1].
1814an Napoleonek uko egin zion koroari. Abenduan Luis XVIII.a errege berriak gerra ministro izendatu zuen Soult. Baina 1815ean Napoleonek Elba uhartetik ihes egin zuelarik, Soult batu zitzaion eta haren ondoan borrokatu zen Ehun Egunetan, Waterlooko guduan barne. Hori zela-eta, 1816-1819 bitartean Alemanian erbesteraturik bizi izan zen[1]. Frantziara itzulirik, Luis Filipe I.aren erregealdian hainbat kargu politiko bete zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.