Luis XVIII.a Frantziakoa

politikari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Luis XVIII.a Frantziakoa

Luis XVIII.a Frantziakoa (Versaillesko jauregia, 1755eko azaroaren 17a - Paris, 1824ko irailaren 16a) Frantziako eta Nafarroako erregea izan zen, 1795-1824 bitartean, 1815eko Ehun Egunetan izan ezik. Denbora horretan, ia beti erbesteratutako errege izan zen.

Datu azkarrak 19. Andorrako Printzekide Frantsesa, Frantziarren erregea ...
Luis XVIII.a Frantziakoa


19. Andorrako Printzekide Frantsesa

1815eko uztailaren 8a - 1824ko irailaren 16a
Napoleon II.a Frantziakoa - Karlos X.a Frantziakoa
Frantziarren erregea

1815eko uztailaren 8a - 1824ko irailaren 16a
baliorik ez - Karlos X.a Frantziakoa

19. Andorrako Printzekide Frantsesa

1814ko maiatzaren 30a - 1815eko martxoaren 20a
baliorik ez - Napoleon Bonaparte
Frantziarren erregea

1814ko apirilaren 6a - 1815eko martxoaren 20a
baliorik ez - baliorik ez
Grand Master of the Order of Our Lady of Mount Carmel and Saint Lazarus of Jerusalem (en)

1772 - 1791
Luis XVI.a Borboikoa
count of Provence (en)

1755 -
Anjouko dukea

Bizitza
JaiotzaVersaillesko jauregia, 1755eko azaroaren 17a
Herrialdea Frantziako Erresuma
BizilekuaTuileries jauregia
HeriotzaTuileries jauregia, 1824ko irailaren 16a (68 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Familia
AitaLuis Frantziakoa (1729-1765)
AmaMaria Josefa Saxoniakoa (Frantziako dofina)
Ezkontidea(k)Maria Josefina Savoiakoa  (1771ko maiatzaren 14a -  1810eko azaroaren 13a)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
LeinuaHouse of Bourbon in France (en)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Comte de Provence eta Comte de Lille
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Itxi

Bizitza

Luis XV.aren biloba eta Luis XVI.a zein Artoisko kondearen (Karlos X.a gerokoan) anaia zen. Proventzako konde egin zuten eta Maria Josefina Savoiakoarekin ezkondu zen. Frantziako Iraultzaren hasieran, hirugarren estatuak proposaturiko erreformen alde egon zen. 1789an erresumako buruzagi militar nagusi jarri nahi izan zuen, baina Maria Antonietak ez zion utzi. 1791ko ekainean utzi zuen Frantzia.

1793ko urtarrilean erregeorde izendatu zuten eta 1795ean errege. Erbestean zegoela, hainbat alditan aldatu behar izan zuen egoitzaz, Konbentzioko eta Inperioko gudaroste frantsesen garaipenek behartuta (Verona, 1794; Blankenburg, 1796; Mitau, 1798-1801; Varsovia; eta Ingalaterra, 1807-1814). Ahalegin handiak egin zituen Frantziako monarkia berriro ezartzen.

1814an Frantziara itzuli zen, Senatuak, Napoleon kargurik gabe utzi ondoren, deituta. Monarkia konstituzionala ezarri zuen, baina 1814ko martxoan Napoleonek berriro Inperioa ezarri zuen Elba uhartetik ihes egin ondoren (Ehun Egunak, 1814ko martxoa-ekaina) eta Gante hirian babestu zen Luis XVIII.a.

1814ko ekainaren 4an itzuli eta monarkia konstituzionala errespetatzeko zina egin zuen arren, iraultzaren aurkako balioak nagusituz joan ziren haren agintaldian. Seme-alabarik gabe hil zen, eta Karlos X.a anaia izan zuen ondorengo.

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.