Gabonzaharra, gabonzahar-gaua edota urtezahar-gauaurteko azken gaua da. Mundu zabalean jai-giroan ospatu ohi den gaua. Biharamunean, urte berrian ia, Urteberri-eguna ospatzen da.
Gabonzahar-gauean oturuntza egin ohi da gaueko 12ak baino lehen. Gaueko 12ak jotzean, Hego Euskal Herrianhamabi mahats-ale jan ohi ditu jendeak, banan banan eta irratiz edo telebistaz igortzen diren kanpai-kolpeak jarraituz;
urtezahar egunean ugari dira Euskal Herrian zehar ospatzen diren San Silvestre lasterketak;
urteberri egunean ohizkoak dira mendizaleek egiten dituzten igoerak: besteak beste Adarra mendira Gipuzkoan, Gorbeiara Bizkaian eta Zaldiaranera Araban.
Beran, haurrak urtezahar egunean "glin-glanka" ateratzen dira, "glin-glan, glin-glan, duenak ez duenari eman" abestuz etxez etxe. Helduek, beriz, Diostesalbeka egiten dute.[1]
Urdiainen urarekin ospatzen da urte berriaren etorrera. Herritarrak iturriaren inguruan bildu eta pitxarrekin banatzen dute.