Adarra
Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Adarra[1] Gipuzkoako ipar-ekialdeko mendi bat da, 819 metro garai,[2] Urnieta udalerrian. Donostialdea eskualdeko talaia naturala izanik eta inguruko herrietatik ikus daitekeen bere adar formako gailurrarekin, Gipuzkoako mendi ikusgarrienetakoa da, inguruko herrietako mendizaleek maiz bisitatzen dutena.
Adarra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 811 m |
Prominentzia | 128 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′26″N 1°57′44″W |
Mendikatea | Adarra-Mandoegiko mendilerroa |
Kokapena | Urnieta |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Urnietatik |
Adarra mendia Urumea eta Leitzaran bailaren artean dago eta bi bailarak banatzen dituen Adarra-Mandoegi bitarteko mendilerroaren ipar-mendebaldeko azken gailurra da. Iparralderuntz Onyi mendia (548 m) dago, gutxi gorabehera 3 km-ra; hegoaldera, Agerreko Zabala deritzon lepoa tarteko, kilometro batera, Onddo mendia (785 m) dago. Mendiaren hegoaldera Aballarri (642 m) izeneko harkaitz-multzoa dago, Adarra mendiko magaletan dagoen Manttale lepotik altxatzen dena.
Adarra mendiaren izen ezaguna bada ere, badira mendigunearen beste izen batzuk, hala nola Adarramendi, mendi osoa nahiz hegoaldeko mazela izendatzeko, Lekaio, izen zaharrena eta mendebaldeko mazela izendatzeko bereziki erabiltzen dena, eta baita Agerre ere.[3]
Geologikoki, Bortzirietako mendiguneko mendebaldeko azken gailurra da. Bere maldetan hareharri eta konglomeratu gorriak daude, maiz kuartzo arrastoekin.[4]
Gailurraren inguru gertuan eta inguruko mendietan hainbat harrespilen eta trikuharriren aztarnak daude, denak Adarra-Mandoegi estazio megalitikoa deritzonaren baitan. Horietan ikusgarrienetakoa, Adarra menditik hegoaldera, Agerreko Zabala lepoan, Eteneta I multzo megalitikoa da, zutarri ikusgarria duena. Manttale lepotik gertu Arleorko Zabalako cromlech multzoa dago, eta hortik gertu Sansonarri izeneko harritzarra, kondairak dioenez Sansonek Buruntza menditik bota zuena Aranon dantzan ari ziren jentilen aurka, baina jaurtitzean irristatzearen ondorioz erdibidean geratu zena; kondairaren beste bertsio batzuen arabera, Aballarri ("habaila harri") arkaitzak dira jaurkiketa haren emaitza.
Adarra eta inguruko gailurretan mendizale asko biltzen dira. Abiapuntu ohikoena Besabi baserritik da, Adarra mendiaren maldan, Urnietatik 5 km-ra. Hernanitik, Ereñozutik, Andoaindik eta Leitzaran bailaratik ere igo daiteke.
Urtarrilaren 1ean gailurrera igotzeko ohitura dago, Euskal Herriko beste hainbat gailurretara bezalaxe.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.