Datu azkarrak Kronologia, Mendeak ...
Itxi
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Giovanni D'Anzi, italiar musikari eta abeslaria (h. 1974).
- Urtarrilaren 3a – Werner Weber, alemaniar matematikaria (h. 1975).
- Urtarrilaren 8a – Serge Poliakoff, errusiar-frantziar margolaria (h. 1969).
- Urtarrilaren 11 – Higinia Luz Goñi Aiestaran, nazien kontrako Frantziako erresistentzian parte hartu zuen nafar emakumezkoa (h. 1943).
- Urtarrilaren 11 – Albert Hofmann, suitzar kimikaria, LSDaren eraginak aztertu, kontsumitu eta sintetizatu zituelako ezaguna (h. 2008).
- Urtarrilaren 12a – Emmanuel Levinas, lituaniar-frantziar filosofoa (h. 1995).
- Urtarrilaren 13a – Zhou Youguang, txinatar bankari, hizkuntzalari, hizkuntzalari, sinologo eta argitaratzailea, mandarineraren transliterazioa egiteko sistemaren asmatzailea eta 111 urte bizi izandakoa (h. 2017).
- Urtarrilaren 15a – Aquilino Izagirre, Zepai, gipuzkoar bertsolaria (h. 1971).
- Urtarrilaren 20a – Aristoteles Onassis, XX. mendeko greziar ontzigintzako enpresaburu ospetsuena eta bere garaiko gizon aberatsena (h. 1975).
- Urtarrilaren 21a – Igor Moiseiev, errusiar dantzaria eta koreografoa (h. 2007).
- Urtarrilaren 22a – Robert E. Howard, estatubatuar idazlea, Ezpata eta sorginkeria azpigeneroaren aitatzat joa (h. 1936).
- Urtarrilaren 26a – Andima Ibinagabeitia, elantxobetar idazlea eta itzultzailea (h. 1967).
- Urtarrilaren 28a – Constancia de la Mora, espainiar aristokrata eta komunista (h. 1950).
Otsaila
- Otsailaren 4a – Dietrich Bonhoeffer, alemaniar teologo protestantea (h. 1945).
- Otsailaren 4a – Nicholas Georgescu-Roegen, errumaniar matematikari, estatistikari eta ekonomialaria (h. 1994).
- Otsailaren 4a – Clyde Tombaugh, Pluton planeta nanoa aurkitu zuen estatubatuar astronomoa (h. 1997).
- Otsailaren 5a – Mariano Cañardo, euskal txirrindularia (h. 1987).
- Otsailaren 5a – John Carradine, estatubatuar aktorea (h. 1988).
- Otsailaren 7a – Oleg Antonov, sobietar hegazkin diseinatzailea, Antonov hegazkinen eraikitzaile nagusia (h. 1984).
- Otsailaren 7a – Pu Yi, Azken Enperadorea, Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperadorea (h. 1967).
- Otsailaren 8a – Henry Roth, estatubatuar eleberrigilea (h. 1995).
- Otsailaren 10a – Lon Chaney Jr., estatubatuar aktorea (h. 1973).
- Otsailaren 10a – Jazinto Rivas, Elgeta, euskal trikilaria (h. 1964).
- Otsailaren 11 – Jesus Izagirre, euskal herritar futbolari eta pilotaria (h. 1992).
- Otsailaren 15a – Shigemaru Takenokoshi, japoniar futbolaria (h. 1980).
- Otsailaren 16a – Vera Mentxik, errusiar-txekiar-brinainiar xake jokalaria, emakumezkoen lehenengo munduko xake txapelduna (h. 1944).
- Otsailaren 18a – Hans Asperger, Asperger sindromea izendatzen duen austriar pediatra, eugenesista, mediku teorikoa eta mediku irakaslea (h. 1980).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Phạm Văn Đồng, Ipar Vietnamgo lehen ministroa (h. 2000).
- Martxoaren 3a – Artur Lundkvist, suediar idazlea (h. 1991).
- Martxoaren 5a – Pál Teleki, hungariar futbolaria (h. 1985).
- Martxoaren 8a – Francisco Cepeda, euskal txirrindularia (h. 1935).
- Martxoaren 9a – Luisa Esteso, espainiar aktore komikoa, vedette, kupletista eta enpresaburua (h. 1986).
- Martxoaren 12a – Jose Artetxe, euskal idazlea (h. 1971).
- Martxoaren 16a – Francisco Ayala, espaniar idazlea (h. 2009).
- Martxoaren 18a – Maximino Castiñeiras, galiziar poeta eta politikaria (h. 1992).
- Martxoaren 19a – Adolf Eichmann, alemania Naziko SSetako goi-mailako ofiziala, Holokaustoaren arduradun zuzenetako bat (h. 1962).
- Martxoaren 30a – Erika Groth-Schmachtenberger, alemaniar argazkilaria (h. 1992).
- Martxoaren 31 – Sin-Itiro Tomonaga, japoniar fisikaria, 1965eko Fisikako Nobel Saria (h. 1979).
Apirila
- Apirilaren 4a – Yasuo Haruyama, japoniar futbolaria (h. 1987).
- Apirilaren 9a – Rafaela Aparicio, espainiar aktorea (h. 1996).
- Apirilaren 9a – Catalina Valls, mallorcar antzerki-aktore, antzerki-zuzendari eta idazlea (h. 1999).
- Apirilaren 9a – Victor Vasarely, hungariar-frantziar margolaria (h. 1997).
- Apirilaren 13a – Samuel Beckett, irlandar idazle, kritikari eta olerkaria, 1969ko Literaturako Nobel Saria (h. 1989).
- Apirilaren 13a – Gabriel Ramanantsoa, Madagaskargo 2. presidentea (h. 1979).
- Apirilaren 14a – Faisal Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (h. 1975).
- Apirilaren 15a – Pedro Basaldua, bizkaitar idazle eta politikaria (h. 1985).
- Apirilaren 16a – Plazido Muxika, gipuzkoar hiztegigilea, euskal idazlea eta jesulaguna (h. 1982).
- Apirilaren 22a – Eddie Albert, estatubatuar aktorea (h. 2005).
- Apirilaren 26a – Juan Thalamas Labandibar, gipuzkoar apaiza, filosofo, idazle, poeta eta soziologoa (h. 1981).
- Apirilaren 27a – Tomás López Sellés, nafar etnologoa, monumentu megalitikoetan aditua (h. 1976).
- Apirilaren 28a – Anthony Accardo, estatubatuar mafiosoa (h. 1992).
- Apirilaren 28a – Kurt Gödel, austria-hungariar matematikari, logiko eta filosofoa, historiako logikari garrantzitsuenetakotzat joa (h. 1978).
- Apirilaren 29a – Nino Nanetti, italiar komunista (h. 1937).
Maiatza
- Maiatzaren 3a – Mary Astor, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- Maiatzaren 3a – René Huyghe, frantziar arte-historialaria (h. 1997).
- Maiatzaren 3a – Pierre Vilar, frantziar historialari eta hispanista (h. 2003).
- Maiatzaren 6a – Maruxa Villanueva, galiziar abeslaria eta aktorea (h. 1998).
- Maiatzaren 8a – Roberto Rossellini, italiar zinema zuzendaria (h. 1977).
- Maiatzaren 11 – Kent Taylor, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- Maiatzaren 15a – Humberto Delgado, portugaldar militar eta politikaria (h. 1965).
- Maiatzaren 16a – Alfred Pellan, kanadar margolaria, marrazkigilea eta dekoratzailea, Kanadako artistarik garrantzitsuenetako bat (h. 1988).
- Maiatzaren 17a – Juan Pablo Lojendio, gipuzkoar noble eta diplomazialaria (h. 1973).
- Maiatzaren 16a – Arturo Uslar Pietri, venezuelar ekonomista, politikari eta idazlea (h. 2001).
- Maiatzaren 18a – Marcelino Juaristi, Atano IV.a, gipuzkoar esku pilotaria (h. 1986).
- Maiatzaren 20a – Balendin Enbeita, bizkaitar bertsolari eta euskal idazlea (h. 1986).
- Maiatzaren 21a – Nii Amaa Ollennu, Ghanako presidentea (h. 1986).
- Maiatzaren 26a – Harry Hammond Hess, estatubatuar geologo eta militarra, plaken tektonikaren teoriaren sortzaileetako bat (h. 1969).
- Maiatzaren 26a – Pedro Sarriegi, euskal idazle eta antzerkigilea (h. 1968).
- Maiatzaren 28a – Elbira Zipitria, gipuzkoar maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria (h. 1982).
- Maiatzaren 29a – Max Cosyns, belgikar zientzialari eta esploratzailea, euskal espeleologiaren aintzindarietako bat (h. 1998).
- Maiatzaren 29a – T. H. White, ingeles eleberrigilea (h. 1964).
Ekaina
- Ekainaren 2a – Carlo Scarpa, veneziar arkitektoa (h. 1978).
- Ekainaren 3a – Joséphine Baker, estatubatuar-frantziar dantzari eta abeslaria (h. 1975).
- Ekainaren 5a – Eraldo Monzeglio, italiar futbolaria (h. 1981).
- Ekainaren 6a – Junio Valerio Borghese, italiar militarra eta politikaria (h. 1974).
- Ekainaren 6a – Achille Chavée, belgikar poeta (h. 1969).
- Ekainaren 10a – Jorge Icaza, ekuadortar eleberrigilea (h. 1978).
- Ekainaren 13a – Bruno de Finetti, italiar matematikari eta estatistikaria (h. 1985).
- Ekainaren 13a – Antonia Salaberria, gipuzkoar erraketista (h. 2000).
- Ekainaren 15a – Léon Degrelle, Belgikako eskuin muturreko buruzagia eta Waffen SS guda-talde nazien valoniar ofiziala (h. 1994).
- Ekainaren 15a – Julio Gurpide, nafar idazlea (h. 2002).
- Ekainaren 18a – Manuel Granell, espainiar saiakeragile eta kritikaria (h. 1993).
- Ekainaren 19a – Ernst Chain, germano-britainiar biokimikaria, 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1979).
- Ekainaren 20a – Amada López Meneses, galiziar historialari eta ikertzailea.
- Ekainaren 21a – Lluís Maria Millet, kataluniar musikaria (h. 1990).
- Ekainaren 22a – Juan Errazquin, gipuzkoar futbolaria (h. 1931).
- Ekainaren 22a – Billy Wilder, austriar-estatubatuar film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea (h. 2002).
- Ekainaren 23a – Wolfgang Koeppen, alemaniar idazlea (h. 1996).
- Ekainaren 26a – Edward Akufo-Addo, Ghanako presidentea (h. 1979).
- Ekainaren 26a – Estrellita Castro, espainiar abeslari eta aktorea (h. 1983).
- Ekainaren 28a – Maria Goeppert-Mayer, poloniar fisikaria, 1963ko Fisikako Nobel Saria (h. 1972).
- Ekainaren 30a – Anthony Mann, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea (h. 1967).
- Ekainaren 30a – Tribhuvan Nepalgoa, Nepalgo erregea (h. 1955).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Jean Dieudonné, frantziar matematikaria, Bourbaki taldearen sortzaileetariko bat (h. 1992).
- Uztailaren 2a – Hans Bethe, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1967ko Fisikako Nobel Saria (h. 2005).
- Uztailaren 3a – George Sanders, britainiar aktorea (h. 1972).
- Uztailaren 4a – Ismael Quiles, espainiar filosofoa (h. 1993).
- Uztailaren 6a – Colette Audry, frantziar idazle, antzerkigile, irakasle, eleberrigile, gidoilari eta literatura kritikoa (h. 1990).
- Uztailaren 7a – William Feller, kroaziar-estatubatuar matematikaria, probabilitate-teorian ekarpen handiak egin zituena (h. 1970).
- Uztailaren 8a – Philip Johnson, estatubatuar arkitektoa (h. 2005).
- Uztailaren 18a – Clifford Odets, estatubatuar antzezle eta antzerkigilea (h. 1963).
- Uztailaren 18a – Sofia Pomba Guerra, portugaldar farmazialaria eta ekintzaile politikoa (h. 1976).
- Uztailaren 23a – Vladimir Prelog, kroaziar-suitzar kimikaria eta unibertsitateko irakaslea, 1975eko Kimikako Nobel Saria (h. 1998).
- Uztailaren 25a – Irène Hamoir, belgikar poeta, saiakeragile eta artista, Belgikako surrealismoaren pertsonalitate garrantzitsuenetarikoa (h. 1994).
- Uztailaren 26a – Iokin Zaitegi, arrasatear apaiz, idazle, itzultzaile eta irakaslea (h. 1978).
- Uztailaren 28a – Luis Arellano, euskal abokatu eta politikaria (h. 1969).
- Uztailaren 30a – Ramon Murua, gipuzkoar idazlea (h. 1983).
- Uztailaren 30a – Mario Quintana, brasildar poeta (h. 1994).
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Alexandre Trauner, frantziar zinema-dekoratzailea (h. 1993).
- Abuztuaren 4a – Maria Jose Belgikakoa, Italiako erregina ezkontidea (h. 2001).
- Abuztuaren 5a – John Huston, estatubatuar zinema gidoilaria eta zuzendaria (h. 1987).
- Abuztuaren 7a – Nelson Goodman, estatubatuar filosofoa (h. 1998).
- Abuztuaren 14a – Justo Pastor, bizkaitar ingeniari eta unibertsitateko irakaslea, Bilboko Unibertsitatearen hirugarren errektorea (h. 1986).
- Abuztuaren 15a – Ignacio María Barriola, gipuzkoar sendagilea (h. 1998).
- Abuztuaren 16a – Frantzisko Josef II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo Printzerriko printzea eta estatuburua (h. 1989).
- Abuztuaren 16a – Edward Ochab, Poloniako estatuburua (h. 1989).
- Abuztuaren 17a – Marcello Caetano, Portugalgo lehen ministroa (h. 1980).
- Abuztuaren 18a – Marcel Carné, frantziar zinemagilea (h. 1996).
- Abuztuaren 18a – Ladislao Vajda, hungariar jatorriko espainiar zinemagilea (h. 1965).
- Abuztuaren 24a – Boris Kaufman, errusiar jatorriko argazki-zuzendaria (h. 1980).
- Abuztuaren 26a – Albert Bruce Sabin, poloniar-estatubatuar sendagilea eta mikrobiologoa (h. 1993).
- Abuztuaren 28a – John Betjeman, ingeles olerkari, idazle eta telebistako aurkezlea (h. 1984).
- Abuztuaren 30a – Joan Blondell, zinemako eta telebistako estatubatuar aktorea (h. 1979).
- Abuztuaren 30a – Olga Taussky-Todd, austriar matematikaria, zenbakien teorian eta matrizeen teorian aditua (h. 1995).
Iraila
- Irailaren 1a – Joaquín Balaguer, Dominikar Errepublikako presidentea (h. 2002).
- Irailaren 1a – Luis Urkiri, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 1979).
- Irailaren 4a – Max Delbruck, estatubatuar biologoa, 1969ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1981).
- Irailaren 4a – Luis Marín, gipuzkoar futbolaria (h. 1974).
- Irailaren 6a – Luis Federico Leloir, frantziar-argentinar biokimikaria, 1970eko Kimikako Nobel Saria (h. 1987).
- Irailaren 6a – Max Müller, alemaniar filosofoa (h. 1994).
- Irailaren 9a – Pietro Francisci, italiar zinemagilea (h. 1977).
- Irailaren 15a – Jacques Becker, frantziar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 1960).
- Irailaren 16a – Jack Churchill, britainiar teniente kolonela (h. 1996).
- Irailaren 17a – Junius Richard Jayawardene, Sri Lankako presidentea (h. 1996).
- Irailaren 18a – Jose Ramon Erauskin, gipuzkoar bertsolari eta idazlea.
- Irailaren 22a – Ilse Koch, Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuek eipatu zuten lehen nazi esanguratsua (h. 1967).
- Irailaren 24a – Juan Modesto, espainiar militarra (h. 1969).
- Irailaren 24a – Joxe Migel Zumalabe, gipuzkoar matematikari, irakasle, aparejadore, lexikografo, euskaltzale eta pintorea (h. 1992).
- Irailaren 25a – Jose Figueres Ferrer, Costa Ricako presidentea (h. 1990).
- Irailaren 25a – Dmitri Xostakovitx, sobietar konpositorea (h. 1975).
- Irailaren 27a – William Empson, britainiar poeta eta literatura-kritikaria (h. 1984).
- Irailaren 27a – Jim Thompson, estatubatuar eleberri, istorio motz eta gidoi idazlea (h. 1977).
- Irailaren 28a – Mari Carmen Prendes, espainiar aktorea (h. 2002).
- Irailaren 30a – Mireille Hartuch, frantziar abeslaria, konpositorea eta aktorea (h. 1996).
Urria
- Urriaren 1a – Ángel Salas, bizkaitar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (h. 1994).
- Urriaren 4a – Mary Celine Fasenmyer, estatubatuar matematikaria (h. 1996).
- Urriaren 4a – Alice Stewart, britainiar mediku eta epidemiologoa (h. 2002).
- Urriaren 6a – Janet Gaynor, estatubatuar aktore eta margolaria (h. 1984).
- Urriaren 9a – Léopold Sédar Senghor, Senegalgo lehenbiziko presidentea (h. 2001).
- Urriaren 10a – Paul Creston, estatubatuar musikagilea (h. 1985).
- Urriaren 10a – R. K. Narayan, indiar eleberrigilea (h. 2001).
- Urriaren 14a – Hannah Arendt, judu jatorriko politika ikertzaile alemaniarra (h. 1975).
- Urriaren 16a – Dino Buzzati, italiar idazle, margolari eta kazetaria (h. 1972).
- Urriaren 17a – Luis Maria Uribe, Volea, bizkaitar futbolaria (h. 1994).
- Urriaren 18a – Lucas Alberdi, euskal herritar eskultore eta margolaria, damaskinatugintzan aditua (h. 1992).
- Urriaren 18a – James Brooks, estatubatuar margolaria (h. 1992).
- Urriaren 26a – Primo Carnera, italiar boxeolaria (h. 1967).
- Urriaren 27a – Peter Blume, estatubatuar margolaria (h. 1992).
- Urriaren 28a – Xosé Filgueira Valverde, galiziar idazle eta historialaria (h. 1996).
- Urriaren 28a – Ramon Rubial, bizkaitar politikari sozialista, Eusko Kontseilu Nagusikoko lehenengo Presidentea (h. 1999).
- Urriaren 29a – Fredric Brown, estatubatuar eleberrigilea (h. 1972).
- Urriaren 30a – Giuseppe Farina, italiar auto-gidaria eta 1 Formula lehen munduko txapelduna (h. 1966).
- Urriaren 31 – Jose Maria Iribarren, nafar abokatu, kazetari, hiztegigile, paremiologo eta idazlea (h. 1971).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Maria Bengoetxea, Maria Txindurri, bizkaitar euskaltzalea (h. 2006).
- Azaroaren 2a – Luchino Visconti, italiar antzerki eta zinema zuzendaria (h. 1976).
- Azaroaren 5a – Francisco Gorritxo, bizkaitar politikari abertzalea (h. 1993).
- Azaroaren 5a – Fred Lawrence Whipple, estatubatuar astronomoa (h. 2004).
- Azaroaren 6a – Emma Lehmer, errusiar-estatubatuar matematikaria (h. 2007).
- Azaroaren 8a – Klaudio Gallastegi, bizkaitar apaiz eta idazlea (h. 1988).
- Azaroaren 8a – Severiano Goiburu, euskal herritar futbolari eta pilotaria (h. 1982).
- Azaroaren 8a – H. C. Hansen, Danimarkako lehen ministroa (h. 1960).
- Azaroaren 9a – Enrique Moreno Plaza, espainiar merkataritzarako-itsasgizona, Matxitxakoko itsas guduan Nabarra bouaren kapitaina (h. 1937).
- Azaroaren 9a – Concha Peña Pastor, espainiar irakaslea, hizlaria, idazlea eta politikaria (h. 1960).
- Azaroaren 11 – Georg Aumann, alemaniar matematikaria (h. 1980).
- Azaroaren 12a – Pedro Bidagor, gipuzkoar arkitekto eta hirigilea(h. 1996).
- Azaroaren 13a – Wan Rong, Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperatriza (h. 1946).
- Azaroaren 14a – Louise Brooks, estatubatuar flapper, aktore eta dantzaria (h. 1985).
- Azaroaren 14a – Suzanne Eisendieck, inpresionismo osteko alemaniar margolaria (h. 1998).
- Azaroaren 16a – Henri Charrière, frantziar gaizkile eta idazlea (h. 1973).
- Azaroaren 17a – Soichiro Honda, japoniar enpresaburua, Honda motor-enpresaren sortzailea (h. 1991).
- Azaroaren 17a – Mario Soldati, italiar zinemagile eta idazlea (h. 1999).
- Azaroaren 18a – Klaus Mann, alemaniar idazlea (h. 1949).
- Azaroaren 18a – George Wald, estatubatuar biokimikaria, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1997).
- Azaroaren 29a – Roman Karmen, sobietar zinemagilea, zinemagintzaren historiako dokumentalgile handienetakoa (h. 1978).
- Azaroaren 29a – Rodrigo Vivar, espainiar magistratu eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (h. 1991).
- Azaroaren 30a – John Dickson Carr, estatubatuar detektibe-eleberrien idazlea (h. 1977).
- Azaroaren 30a – Matilde Zapata, La Región egunkariko zuzendaria (h. 1938).
Abendua
- Abenduaren 5a – Willard Van Dyke, estatubatuar argazkilaria eta zinemagilea (h. 1986).
- Abenduaren 6a – Marian Spychalski, Poloniako estatuburua (h. 1980).
- Abenduaren 9a – Grace Hopper, Amazing Grace, estatubatuar zientzialaria eta matematikaria, historiako lehen konpiladorearen egilea (h. 1992).
- Abenduaren 11 – Birago Diop, frantsesezko senegaldar idazlea (h. 1989).
- Abenduaren 11 – Gloria Zubia, bizkaitar abertzalea eta euskaltzalea (h. 1987).
- Abenduaren 13a – Ignacio María Alkorta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1967).
- Abenduaren 13a – Laurens Van der Post, hegoafrikar idazlea (h. 1996).
- Abenduaren 15a – Edmond Debeaumarché, frantziar postaria, Bigarren Mundu Gerran erresistentzian ibilitakoa (h. 1959).
- Abenduaren 18a – Espe Alegria, eusko-estatubatuar irakasle eta irrati-esataria (h. 1991).
- Abenduaren 18a – Ferdinand Alquié, frantziar filosofoa (h. 1985).
- Abenduaren 19a – Leonid Brezhnev, Sobietar Batasuneko burua (h. 1982).
- Abenduaren 19a – Txomin Jakakortajarena, euskal idazlea, itzultzailea, apaiza eta erlezaina (h. 1993).
- Abenduaren 21a – Ebba Amfeldt, daniar aktorea (h. 1974).
- Abenduaren 24a – James Hadley Chase, ingeles thriller-idazlea (h. 1985).
- Abenduaren 25a – Martin Glaessner, txekiar geologo eta paleontologoa, Kanbriarraurreko fosilekin egindako lanarengatik ezaguna (h. 1989).
- Abenduaren 25a – Ernst Ruska, alemaniar fisikaria, 1986ko Fisikako Nobel Saria (h. 1988).
- Abenduaren 29a – Jacques de Menditte, zuberoar politikaria, Mendikotako alkatea (h. 1995).
- Abenduaren 30a – Carol Reed, ingeles zinema zuzendaria (h. 1976).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Bartolo Aierbe, gipuzkoar bertso-jartzailea eta idazlea (h. 1997).
- Félix Urtubi, Espainiako Aireko Armadako bizkaitar hegazkinlaria, Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatu zena (h. 1936).
- Joaquín Iturri, euskal txirrindularia.
- Juan Mari Salegi, Kortatxo, gipuzkoar bertsolaria (h. 1971).
- Martin Jose Mugiro, nafar atleta eta futbolaria (h. 1983).
- Assumpció Puigdelloses Vila, kataluniar errepublikanoa (h. 1939).
- Jose Lipperheide, alemaniar jatorriko bizkaitar finantza-gizona (h. 1986).
- Douglas McGregor, estatubatuar kudeaketa aditua, X eta Y teoriak plazaratzeagatik ezaguna (h. 1964).
- Ismael Quiles, espainiar filosofoa (h. 1993).
- Rafael Virasoro, argentinar filosofoa (h. 1984).
- Mairtin O Cadhain, gaelerazko irlandar idazlea (h. 1970).
- María Guerrero López, espainiar aktorea (h. 1994).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea