From Wikipedia, the free encyclopedia
Madagaskar, ofizialki Madagaskarko Errepublika[1] (malgaxez: Repoblikan'i Madagasikara /republiˈkʲan madaɡasˈkʲarə̥/ ahoskatua; frantsesez: République de Madagascar) Afrikako hego-ekialdeko estatua eta uhartea. Indiako ozeanoan dago, Mozambikeko kostatik hurbil. Izen bereko uharteak eta beste txikiago batzuek osatzen dute estatua.
Madagaskarko Errepublika | |||
---|---|---|---|
Repoblikan'i Madagasikara République de Madagascar | |||
Ereserkia: Ry Tanindrazanay malala ô! (en) | |||
Goiburua: Tanindrazana, Fahafahana, Fandrosoana ("Aberria, Askatasuna, Aurrerapena") | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Antananarivo | ||
Azalera | 587.295 km² | ||
Punturik altuena | Maromokotro (2.876 m) | ||
Punturik sakonena | Indiako ozeanoa (0 m) | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Mugakideak | baliorik ez, Komoreak, Frantzia, Mozambike eta Seychelleak | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | errepublika | ||
Madagaskargo presidentea | Andry Rajoelina | ||
Prime Minister of Madagascar (en) | Christian Ntsay | ||
Legebiltzarra | Parliament of Madagascar (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 25.570.895 | ||
Dentsitatea | 43,54 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | |||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | gizonezko: 18 emakumezko: 17 | ||
Emankortasun-tasa | 4,409 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 1.987.258 (2003) | ||
Bizi-itxaropena | 65,932 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 42,6 (2012) | ||
Giza garapen indizea | 0,501 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 11.499.803.806,573 $ (2017) | ||
BPG per capita | 449 $ (2017) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 39.848.271.447 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPG per capita EAPn | 1.558,345 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 4,1 % (2016) | ||
Erreserbak | 1.600.175.022 $ (2017) | ||
Inflazioa | 7,1 % (2016) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1960 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +261 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | MG | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | MDG | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 127 V. 50 Hz. 220 V. 50 Hz.europar loki, AC power plugs and sockets: British and related types (en) , Type E (en) , SEV 1011 (en) eta Type K (en) | ||
Internet domeinua | .mg |
587.041 km2 ditu eta 21.926.221 biztanle (2011). Hiriburua Antananarivo da (1.403.449 biztanle).
Hiri nagusiak hauek dira: Toamasina (179.045 bizt.), Fianarantsoa (144.225 bizt.), Mahajanga (135.660 bizt.), Toliara (101.661 bizt.) eta Antsiranana (100.000 bizt.).
Hizkuntza ofizialak malgaxea eta frantsesa dira. Dirua ariarya da.
Madagaskar munduko laugarren uharte handiena da. Mozambikeko itsasarteak bereizten du Afrikako hego-ekialdeko kostatik, eta inguruan Komore, Maurizio eta Réunion uharteak ditu. Hiru alde nagusi nabari dira, uhartea iparraldetik hegoaldera, alderik alde, zeharkatzen dutenak: erdialdeko goi-ordokia, ekialdeko itsasbazter meharra eta mendebaldeko zelaiak. Goi-ordokiak lurraldeko % 60 hartzen du; 800-1400 m bitarteko garaiera du, eta Tsaratanana sumendian du gailurra (2.876 m). Ibai asko daude. Ura ekialdean isurtzen dutenak laburrak eta ur bizikoak dira (Mandrare eta Mananara); mendebaldekoak, berriz, luzera eta ur-emari handiagokoak (Oinlahy eta Mangoky).
Madagaskarreko klimak alde handiak ditu uharteko toki batetik bestera. Ekialdeko kostan tropikala da, epela erdiko goi-ordokian, guztiz idorra hegoaldean, eta bero hezea mendebaldean. Oro har, hezetasun handiagokoa eta beroagoa da kostaldea (21-27 °C) goi-ordokia(13-19 °C) baino. Indiako ozeanoko zikloiek euri-erauntsiak eta uholdeak eragiten dituzte aldian behin.
Urtean, batez beste, 2.100 mm euri egiten du ipar-mendebaldean, 940 mm mendebaldean eta 355 mm hego-mendebaldean.
Madagaskarreko landaretza asko urritu da, neurririk gabe ustiatu baita, eta mendeetan landareak erre egin baitira lurra ongarritzeko. Gaur egun sabanak hartzen du gehiena, eta tarteka, hosto erorkorreko eta iraunkorreko basoak dira; kostaldean mangladiak daude. Beste inon ez diren primate txiki batzuk bizi dira uhartean: lemurrak.
Erlijioak honela banatzen dira: bertako erlijio tradizionalak (ia % 50), kristauak (% 45, katolikoak eta protestanteak), musulmanak (% 7). Etnia nagusia malgaxea da.
Madagaskar herri pobrea da, demografiako datuek erakusten dutenez: bizi-itxaropena 62 urtekoa da, emankortasuna emakumeko 5,24 haurrekoa, eta jaioberrien hilkortasun-tasa jaiotzako ia % 10ekoa. Bestalde, biztanleen % 30etik gora analfabetoak dira.
Madagaskarren proportzioan jende gutxi bizi da: batez besteko dentsitatea km2-ko 33 biztanlekoa da. Alabaina, ez da ahaztu behar hazkunde demografikoa handia izan duela independentziaz gero, eta biztanle-kopurua bikoiztu egin dela hogeita hamar urtean. Inoiz baino gehiago, eskualdeen arteko desoreka nabarmenak ezkutatzen dituzte datuek, oro har. Bai biztanleen aldetik, bai ekonomiaren aldetik, probintzien batura gisa ikus daiteke Madagaskar, eta haien arteko harremanak, oztopo fisikoak direla-eta, ez dira errazak. Kanpotik etorriak asko dira (indiarrak, indonesiarrak, arabiarrak, afrikarrak) eta gizatalde bereiziak sortu dituzte eskualdeka (merinak, betsmisarakak, betsileoak).
Erdialdeko ordokiak (bertan dago hiriburua) oso jendeztatuta daude eta, orobat, iparraldea, ipar-mendebaldea eta ekialdeko kostaldea (han dago Toamasinako portua). Aldiz, mendebaldean eta hegoaldean, askoz jende gutxiago bizi da. Landaldetik hirirako migrazioa indartsua den arren, urbanizazio-tasa aski txikia da oraindik.
Madagaskarreko lurraldea ugaria eta oparoa da, baina nekez sor daiteke hartatik garapen sendo eta dinamikoa. Baliabide naturalak askotarikoak dira, baina kopuruz urriak. Oreka ekologikoa, gehienetan hauskorra, kinka larrian dago, baso-soiltzea dela-eta. Lurpeko aberastasunak handiak dira (grafitotik urreraino, harri erdibitxiez gainera), baina hobi gutxi dira ustiatzeko egokiak. Herrialdeak duen beste eragozpen larri bat barne-komunikazioen eskasia da, eta horrek asko mugatzen ditu harreman ekonomikoak. Azkenik, Madagaskar urruti dago kontsumo-gune handietatik, hau da, Europa eta Ipar Amerikatik, eta urruntasun horrek eragin handia du garraioen kostuetan.
Nolanahi ere, jarduera batzuk besteak baino gehiago garatu dira. Arroza eta mandioka oraindik ere barne-kontsumorako lantzen diren gai nagusiak dira; azukre-kanabera eta kafea, berriz, industrialki lantzen dira, edota esportaziorako. Balio handiko beste gai batzuk ere esportatzen ditu (banilla, iltzeak, esentzia-olioak, litchiak). Abere-hazkundeak balio sinboliko handia du gizarte malgaxean; usadioz, zebuak hazten dira, eta ekoizpen berriak garatu dira (foie grasa). Arrantza ez da oraindik behar bezala ustiatzen. Lurpeko baliabideei dagokienez, kromita eta grafitoa bakarrik esportatzen dira kopuru esanguratsuetan. Industriaren alorrean, enpresak ertainak eta txikiak dira, barne-merkatura zuzenduak ia denak, eta erdiak baino gehiago Antananarivon daude; industriak NPGaren bosten bat hartzen du. Turismoak, itxaropen handiak ernatu baditu ere, inbertsio handiak behar ditu oraindik, ostatu azpiegituretan eta hegaldietan bereziki.
1972ko iraultzaz gero, politika ekonomikoa nazionalista eta sozialista izan da (nazionalizazioak, frankoaren eremutik ateratzea), eta, aldi berean, inbertsioak indartu dira. Munduko krisiak agerian utzi zituen sistema horren alderdi ahulak administrazioaren astuntasuna, gehiegizko zorrak, finantza-publikoen defizita, inflazioa, eta, hala, Madagaskarrek jaramon egin zien Nazioarteko Diru Funtsaren aholkuei, austeritate eta liberalizazioen bideari heltzeari dagokionez. Maileguei, kanpo-zorrei eta erreformei esker, emaitza hobeak lortu ditu BPGan, baina biztanleen diru-sarreren desberdintasunak, hala ere, nabarmenak dira, eta gizarte-arazo larriak izan dira horren ondorioz. Biztanleen % 70 pobrezian bizi dira.
Egungo Madagaskarreko biztanleak K. o. lehen mila urteetan zehar uhartera heldu ziren indonesiar-malaysiarren eta gerora han kokatu ziren arabiar/musulman eta afrikarren nahasketen ondorengoak dira.
Gizakia IV. mendean, edo, agian, lehentxeago iritsi zen Madagaskar uhartera. Edonola ere, argi dago Kristo jaio baino lehenagoko gizakien arrastorik ez dagoela. Heldu ziren lehendabiziko herriak Indonesiatik iritsiak ziren. Hori dela eta, egungo madagaskarrek ezaugarri fisiko eta hizkuntza zein ohitura asiarrak dituzte, eta hizkuntza austronesiarra.
Austronesiarren itsas-bidaia harrigarria bide zuzenetik baino, kostaldetik gertuagoko ezarritako merkataritza bideetatik egin zela uste da, baina auzia ez dago argi oraindik[2].
Bantu herri afrikarren presentzia eta nahasketa ere historikoki ziurtatua dago, baina austronesiarrak iritsi ondorengo migrazioak zirela ziurra da[2].
Beste herri batzuek migratu zuten hurrengo mendeetan, tartean persiarrak, eta, batez ere, arabiarrak. Madagaskarri buruzko erreferentzia idatzi arabiarrak 7. mendekoak badaude, eta haien lehen postu komertzialen aztarna arkeologikoak 9. mendekoak dira. Musulmanen eraginaren pean, suahilieraz mintzo zen Afrika Ekialdea, Madagaskar, Arabia, Persia, India eta Indonesia lotuta egon ziren mende batzuez erlazio komertzial batean[3]. Horren ondorioz halaber, gaur egun uharteko iparraldean islama da erlijio nagusia.
1500. urtean iritsi zen uhartera lehen europarra, Diogo Dias portugaldar itsasgizona. XVI. mendetik aurrera, portugaldarrak, ingelesak eta frantsesak saiatu ziren uhartean finkatzen, baina bertakoek uxatu zituzten.
XVII. mendearen bukaeran eta XVIII.aren hasieran, piraten ezkutaleku izan zen uhartea. Armen eta esklaboen salerosketa zela eta, malgaxe etniako (antemoro, antesaka, betsileo eta merina) batzuek erreinuak sortu zituzten uhartean. Haien artean ahaltsuena Merina erreinua izan zen, Andrianampoinimerina (1718-1810) erregearen aginpidean bateratu zena. Haren semeak, Radama I.ak (1810-1828), Maurizio uharteko britainiarren laguntzari esker, uhartearen parte handi bat menderatu zuen.
XIX. mendearen erdialdean, Radama II.a europarrekin harremanetan hasi zen, eta aginpide handia eman zion Frantziako merkataritza konpainia bati; 1868an Merina erreinuak frantsesen esku utzi zuen ipar-ekialdeko kostaldea. Frantziak Merina erreinuko gudarostea 1895ean menderatu zuenean, Frantziak anexionatu eta haren babespeko herri bihurtu zen. Madagaskar lurraldeko lehen agintari frantsesak, Joseph-Simon Gallieni jeneralak, esklabotasuna debekatu zuen eta, 1897an, Ranavalona III.a, Merinako erregina, Maurizio uhartera erbesteratu zuen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Madagaskar Frantziaren lurralde izan zen, itsasoaz haraindikoetako bat, frantses parlamentuan ordezkariak zituena. 1958an burujabetasuna lortu zuen, Frantses Erkidegoaren barnean, Errepublika Malgaxe izenpean, eta handik bi urtera, 1960an, askatasun osoa 1960ko ekainaren 26an, Madagaskarrek Frantziarekiko independentzia aldarrikatu zuen. Errepublikako lehen lehendakaria Philibert Tsiranana izan zen. Hala ere, oso loturik geratu zen Frantziarekin, eta Philibert Tsiranana presidentea gogor kritikatu zuten herritarrek frantziarren interesak defendatzen zituelako. Arrazoi horregatik, ikasleek grebak hasi zituzten. Aurretik frantziarrek errepresio bortitza erabili zuten askatasunaren alde borrokatu zutenen aurka, gutxienez 40.000 pertsona hilez eta, adibidez, presoak hegazkinetatik botaz altxatuta zeuden herrien gainera.[4]
1970az geroztik, Frantziaren eta Madagaskarren arteko harremanek okerrera egin zuten; Madagaskarrek Frantziarekiko loturak eten eta ekonomiaren alor asko nazionalizatu egin zituen. 1976an betsimisaraka etniakoen eta Komore uharteko etorkinen artean istilu eta borroka latzak izan ziren; mila komorear inguru hil ziren, eta askok alde egin zuten Madagaskarretik.
1975ean Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, Didier Ratsirakaren lehendakaritzapean, eta Madagaskarreko Iraultza Sozialistaren Estatutua, Liburuxka Gorria deitua, eman zen argitara. 1980az gero, Madagaskarreko gobernua Frantziarekiko, Estatu Batuekiko eta Komoreekiko harremanak hobetzen ahalegindu zen. 1975. urtean ere hartu zuen Madagaskarreko Errepublika Demokratikoa izena.
ANP (Assemblée nationale populaire) alderdiak 1988an hautatu zuen Arema (Avant-garde de la révolution malgache: Iraultza Malgaxearen Abangoardia, Didier Ratsiraka buru zuena) taldea zela nagusi. Hark egin zuen ahaleginik handiena 1989ko abenduan lehen demokratizazio-neurriak hartu zirenean (alderdi-aniztasuna).
Giro nahasian, oposizioak, Elizen Batzordearen laguntzarekin, Indar Bizien Mugimendua antolatu zuen eta Didier Ratsiraka lehendakariaren
kontra gogor egin zuen, harik eta 1991ko uztailean, beste presidente bat (Rakotoharison jenerala) eta beste lehen ministro bat (Albert Zafy) hautatu zituzten arte. Ez da jakiterik izan agindua izan ote zen ala ez, baina abuztuaren 10ean, manifestazio baketsu batean, tiro egin zuen presidentearen guardiak: ofizialki, 30 lagun hil zituen eta asko zauritu, Albert Zafy haien artean. Haren ondoren, oso manifestazio handiak egin ziren Antananarivon (haietako batean 300.000 pertsona bildu ziren). Urriaren 31n, azkenik, aurkitu zen irtenbide politiko bat: hemezortzi hilabeteko behin-behineko aldi batean, lehengo presidenteak eta lehen ministroak agintean jarraitu behar zuten, baina, era berean, Aginpide Goren bat ere eratu zen, Albert Zafyren gidaritzapean, III. Errepublikarako trantsizioa egiteko. Haren kontra, Didier Ratsirakak eta haren jarraitzaileek errebindikazio federalistak bultzatu zituzten, zenbait probintziatan estatu-kolpe txikiak eragin zituztenak. Nolanahi ere, kaleko egoera baretzen hasi zen, konstituzio berri bat onartu (1992ko irailean aldarrikatua) eta presidentetzarako hauteskundeak egin zirenean; hauteskundeen bigarren itzuliak, 1993an, Zafyren garaipena sendotu zuen. Alabaina, gorabehera askoren ondoren, epaitegi nagusiak Zafy presidentea bere postutik eraitsi zuen, konstituzioak zioena ez betetzeaz salatuta.
Ondorengo hauteskundeetan (1996ko abenduan), Zafyk hondoa jo zuen, eta Didier Ratsiraka nagusitu zen. Hark iraun zuen agintean 2001eko hauteskundeak arte; hauteskunde haietan Ravalomananak gehiengo absolutua lortu zuela aldarrikatu zuen lehen itzulian eta hauteskunde iruzurra izan zela salatu zuen, gobernuak AREMA alderdiko Ratsiraka izendatu zuelako garaile. Krisi politiko hark gerra zibila lehertzeko arriskua zabaldu zen 2002an, gizartea eta gudaroste malgaxea bitan banatu baitziren. Etnien arteko liskarra gehitu zitzaion liskar politikoari eta gaur egun ere istilu handiak daude etnien artean. 2002ko legebiltzarrerako hauteskundeetan Ravalomananaren alderdi berria (TIM, Madagaskar maite dut) izan zen nagusi.
2006an beste bost urterako izendatu zuten Ravalomana, baina orduan ere iruzur egin zuela salatu zuen oposizioak.
2015eko urtarrilaren 15ean, Jean Ravelonarivo jenerala Madagaskarko lehen ministro bilakatu zen[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.