Bantua[1] Saharaz hegoaldeko Afrikako etnia-multzo bat da. 400 talde etniko baino gehiago dira, Erdialdeko Afrikatik Hegoaldeko Afrikaraino hedaturik, Afrikako Aintzira Handiak barne. Haien hizkuntzetan bantu hitzak (tokian tokiko aldaketak ditu) "gizakiak" esan nahi du. Ez dute arraza edo kultura talde uniformerik osatzen, eta haien arteko batasuna hizkuntzarena da nagusiki. Bantu hizkuntzak Niger-Kongo familiakoak dira, eta 535 inguru daude. Erlijioari dagokionez, animistak dira gehienak, kristau edo musulman bihurtu diren talde batzuk izan ezik.

Datu azkarrak Bantuak, Biztanleak guztira ...
Bantuak
Thumb
Marroian bantuak
Biztanleak guztira
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Erdialdeko Afrika, Hegoaldeko Afrika
Hizkuntza
Bantu hizkuntzak (535 inguru)
Erlijioa
gehiengoa: Kristautasuna eta sineste tradizionalak: gutxiengoa: Islama
Zerikusia duten beste giza taldeak
Niger-Kongo herriak
Itxi

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Bantuen hedapena»

K.a. 1500etik aurrera, bantuak egungo Nigeria eta Kamerundik hegoalderantz hedatu ziren, eta IV. mendean Afrikako hegoaldera iritsi, pigmeoak oihanean eta khoisanak basamortuan baztertuta. XVI. mendetik aurrera, zuriek bideraturiko esklabo-salerosketa eta kolonialismoaren gorabeherak pairatu zituzten. XIX. mendean, zuluak kolonoen aurka altxatu ziren eta estatu bat osatu zuten Hegoafrikan (1815). Matabele herria Zimbabwen egokitu zen, eta alemaniarrek herero herria sakailatu zuten Namibian 1904an (65.000 hildako). Hegoafrikako eta Namibiako bantu herriak apartheid politika arrazistaren mende bizi izan ziren duela gutxi arte.

Taldeak

Bantuak lau multzo nagusitan banatzen dira: iparraldetik hegoaldera, fangak, bakubak, balubak, lingalak, kikongoak, hutuak, bagandak, kinyaruandak, kirundiak, kikuyuak, tongak, tsongak, chewak, tswanak, hereroak, swaziak, pediak, basothoak, vendak, zuluak eta xhosak.

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.