matematikari estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Emma Markovna Lehmer (Samara, Errusia, 1906ko azaroaren 6a - Berkeley, Kalifornia, 2007ko maiatzaren 7a ) jatorri errusiarreko matematikari estatubatuarra izan zen. Zenbakien teoria aljebraikoko elkarrekikotasun legeak lantzeagatik ezaguna izan zen. Batez ere zenbaki konplexu eta zenbaki osoetan jarri zuen arreta bere lanetan.[1]
Emma Lehmer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Эмма Марковна Троцкая |
Jaiotza | Samara, 1906ko azaroaren 6a |
Herrialdea | Errusia |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Berkeley, 2007ko maiatzaren 7a (100 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Derrick Henry Lehmer (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Hizkuntzak | ingelesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria |
Lantokia(k) | Berkeley eta Providence |
Samaran jaio zen, Errusiako Inperioan. Aitaren lanak, azukrea ekoizten duen Errusiako enpresa bateko ordezkari gisa, familia Harbinera ( Mantxuria) bizitzera joatea eragin zuen 1910ean . Emma hamalau urte bete zituen arte bere etxean hezitua izan zen eta herrian eskola berri bat ireki zenean bertan jarraitu zuen bere heziketa. Goi mailako ikasketak egiteko Estatu Batuetara emigratu zuen.[2]
Estatu Batuetan, 1924an hasi zen ingeniaritza ikasten Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean, baina bi urte geroago matematiketako ikasketak egitera pasatu zen. Unibertsitatean Derrick Henry Lehmer matematikako beste ikasle bat ezagutu zuen. Hau, Derrick Norman Lehmer, bere irakasle baten semea zen eta berarekin ezkondu zen 1928an, matematiketan lizentziatu eta gutxira. Biak Brown Unibertsitatean sartu ziren, eta Emmak masterra lortu zuen 1930ean.[2]
Hurrengo urteetan unibertsitate ezberdinetatik pasatu ziren eta bitartean bi seme-alaba izan zituzten, Laura ( 1932 ) eta Donald ( 1934 ). Dick, Emmaren senarra, irakasle bezala aritzen zen bitartean, Emma ikerkuntza munduan murgildu zen, senar-emazteak unibertsitateko arauen arabera ezin baitziren departamentu berean irakasten aritu. Bere ikerketen emaitzak artikulu ezberdinetan, 60 baino gehiago, argitaratuak izan ziren. Horietatik batzuk senarrarekin lankidetzan sortua izan ziren, eta zenbakien teoria eta konputazioa lantzen zituzten batez ere, elkarrekikotasun legeak, zenbaki lehen bereziak eta kongruentziak azpimarratuz.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.