From Wikipedia, the free encyclopedia
Roman Karmen (Odesa, 1906ko azaroaren 29a - Mosku, 1978ko apirilaren 28a) sobietar zinemagilea izan zen. Zinemagintzaren historian izan den dokumentalgile handienetakoa. Bere garaiko gatazka garrantzitsu guztiak filmatu zituen, eta berak harturiko irudi asko eta asko egilearen izenperik gabe zabaldu ohi dira maiz. Espainiako errepublikazaleen borroka antifaxista ezagutarazi zuen gai ugari filmatu zuen, eta badirudi, zehazki frogatua ez dagoen arren, Bilbon jardun zuela bere kamerarekin. Txinan egon zen gero, japoniarren erasoa filmean salatzeko. Gorkiren ideia zahar bat hartuz, 1940ko abuztuaren 23an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko egun oso bat filmatu zuen 160 kameralarirekin.
Roman Karmen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Odesa, 1906ko azaroaren 17a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Mosku, 1978ko apirilaren 28a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gerasimov Zinematografia Institutua |
Hizkuntzak | errusiera |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, argazki-zuzendaria, film-zuzendaria, gerra argazkilaria, kameraria, gidoilaria, pedagogoa eta iritzi-kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Gerasimov Zinematografia Institutua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Association of Filmmakers of the USSR (en) |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.