Remove ads
euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Ramón Rubial Cavia (Erandio, Bizkaia, 1906ko urriaren 28a - Bilbo, 1999ko maiatzaren 24a) metalurgiaren langilea eta politikari sozialista garrantzitsua izan zen.
1978tik 1979ra, Eusko Kontseilu Nagusiaren kideek, euren artean adostuta, erakunde horretako presidente hautatu zuten, 1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin eta Eusko Jaurlaritzaren osaketa eta Jesus Maria Leizaolaren ondorengo lehendakaria bozkatuko ziren aldi baterako neurri gisa, hain zuzen ere, hauteskunde horien emaitzen ondorioz, Eusko Kontseilu Nagusiko presidente karguan ordezkatu zuen Carlos Garaikoetxea nafar politikaria lehendakaria izendatu zen.
1920an UGT sindikatuan militatzen hasi zen eta 1922an PSOEn izena eman zuen. Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen, errepublikaren alde, eta 1937an atxilotu eta 30 urteko kartzelaldia ezarri zioten. Hasiera batean, denbora batez Donostiako Ondarretako espetxean giltzapetuta egon zen.
1944an ihes egiten ahalegindu zen, baina harrapatu eta Melitón Manzanasek basaki torturatu zuen.[1] 1956ko abuztuaren 23an askatu zuten eta klandestinitatean lan egiteari ekin zion. Alderdi sozialistaren presidentea izan zen 1976tik 1999an hil arte. 1977an Bizkaiko senatari bihurtu zen eta 1978tik 1979ra Eusko Kontseilu Nagusiaren Presidentea (lehendakariaren baliokidea).
Gaur egun, Txurdinagan PSE-EEk daukan egoitzak haren izena du. Halaber, Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean, itsasadarraren pasealekuan, haren omenezko estatua dago.
Eider Gardiazabal PSOEko politikaria eta europar legebiltzarkidea haren iloba da.[2]
Bilbon bizi izan tokitik gertu, bere irudi bat jarri du udalak, eta Abandoibarreko kaleetako bati bere izena ipini zaio. Oro har Espainiako hainbat herrik Ramón Rubial gogoratzen dute zenbait ekintzen bitartez:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.