margolari alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Suzanne Eisendieck (1906ko azaroaren 14a - 1998ko ekainaren 15a) inpresionismo osteko margolari alemaniarra izan zen.
Suzanne Eisendieck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gdańsk, 1906ko azaroaren 14a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Paris, 1998ko ekainaren 15a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Edzard (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlin University of the Arts (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Mugimendua | postinpresionismoa |
Izengoitia(k) | Edzard, Susanne, Edzard-Eisendieck, Susanne eta Edzard, Mrs. Dietz |
Suzanne Eisendieck Danzig-en jaio zen (gaur egun Poloniako Gdańsk ). Karl Eisendick eta Anna Eisendick izan zituen guraso.
12 urte zituela, Suzanne Eisendieck Fritz August Pfuhle margolariaren ikasle gazteenetako bat bihurtu zen. 21 urte zituela, hiru urtez joan zen ikastera Berlingo Arte Ederren eta Aplikatuetako Akademia Estatalera, Maximilian Klewer-en klasean parte hartuz, eta 1400 artelan biltzen zituen erakusketa batean parte hartu zuen. 9 bakarrik saldu ziren eta horietako 3 bere mihiseak ziren. Berlingo ikuskizun arrakastatsu horri esker, geroago Parisera bidaiatu ahal izan zuen eta bertan, Saint Michel plazatik gertu Latino auzoetako ganbaran kokatu eta pintatzen hasi zen. Egoera estua bizi izan zuen, lagun batek Madame Zak bere estudio txikia bisitatzera eraman zuen arte. Berehala bere koadroetako 6 erosi eta bere galerian jarri zituen, Galerie Zak izenekoan Saint Germain des Près plazan. Han hainbeste miresten zutenez, Suzanne Eisendieck-en lanen lehen erakusketa antolatu zuen. Geroago, beste erakusketa batzuk Londreseko Leicester Galleries- en paratu zituzten. Horrela artista gaztearentzat zailtasun latzak amaitu ziren eta arrakasta handia lortu zuen.
Artistikoki frantses inpresionistek inspiratu zuten eta bilduma pribatu askotan dago bere lana, gehienbat Ameriketan. Bere marrazki gehienak klarion edo boligrafo zirriborro azkarrak dira, artelan berrien eskaera handia dela eta. Suzanne Eisendieckek estilo paregabean margotu zuen olio-pintura eta tarteka pastelak erabiliz.
Dietz Edzarden lagunik onena bihurtu zen, Madame Zak aurkeztu zion laguna hain zuzen. Estilo antzerakoan margotzen hasi zirenez, batzuek zailtasunak zituzten haien lana bereizteko.
1938an Suzanne Eisendieck eta Dietz Edzard (1893 - 1963) ezkondu ziren. Parisen bizi ziren eta bi seme-alaba izan zituzten: Christine Edzard-Goodwin (1945) eta eta Angélica Edzard-Károlyi (1947).
Suzanne Eisendieck Parisen hil zen 1998an eta Père Lachaise hilerrian lurperatu zuten .
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.