Remove ads
matematikaria, estatistika eta ekonomia ikerlaria, ekologia gaian aditua From Wikipedia, the free encyclopedia
Nicholas Georgescu-Roegen —jaiotzako izen-deiturez: Nicolae Georgescu— (Konstantza, Errumania, 1906ko otsailaren 4a – Nashville, Ameriketako Estatu Batuak, 1994ko urriaren 30a) matematikaria, estatistikaria eta ekonomialaria izan zen. Gaur egun, batez ere 1971ko bere obra nagusigatik da ezaguna eta oraindik ere oso aipatua: Entropiaren Legea eta Prozesu Ekonomikoa.[1] Haren arabera, baliabide natural guztiak azkenean agortzen dira jarduera ekonomikoan erabiltzen direnean. Georgescu-Roegenen lana, ekonomiaren paradigmaren sortzailea, erabakigarria izan zen ekonomia ekologikoa azpikategoria akademiko independente gisa ezartzeko.
Nicholas Georgescu-Roegen | |||
---|---|---|---|
1932 - 1946 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantza, 1906ko otsailaren 4a | ||
Herrialdea | Errumania | ||
Heriotza | Nashville, 1994ko urriaren 30a (88 urte) | ||
Hobiratze lekua | Belluko hilerria | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Londresko University College Bukaresteko Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||
Tesi zuzendaria | Karl Pearson | ||
Hizkuntzak | errumaniera ingelesa frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Joseph Schumpeter Karl Pearson | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta estatistikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Bukaresteko Unibertsitatea Vanderbilt Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Erromako Kluba Econometric Society (en) | ||
Mugimendua | desazkundea |
Pentsamendu ekonomikoaren historian, Georgescu-Roegen izan zen, batzuen ustez, lehen ekonomialaria, Lurreko baliabide mineral guztiak uneren batean agortuko direlako premisari buruz teorizatzen. Bere lan paradigmatikoan, Georgescu-Roegenek argudiatzen du urritasun ekonomikoa errealitate fisikoan sustraituta dagoela; baliabide natural guztiak modu itzulezinean degradatzen direla jarduera ekonomikoan erabiltzen direnean; lurraren karga-ahalmena —hau da, lurrak giza populazioei eta kontsumo-mailei eusteko duen gaitasuna— denbora baten buruan murriztu egingo direla, jarduera ekonomikoaren eraginez. Bere lan akademikoari datxekion ezkortasun erradikala dela eta, entropiaren kontzeptu fisikoan oinarritua, Georgescu-Roegenen eta haren jarraitzaileen jarrera teorikoari 'entropiaren pesimismoa' deitu zioten.
Gaztetan jaioterrian, hau da Errumanian, Frantziako Sorbonan eta Londresko School of Economics ikastetxean ikasi zuen. Matematika eta estatistika, gehien bat. Gero Georgescu-Roegen Joseph Schumpeterren ikaslea eta babestua izan zen, eta hark erakutsi zion kapitalismoak berezko dituela eboluzio-aldaketa itzulezina eta 'sormenezko suntsiketa'.
Georgescu-Roegen, Herman Dalyren maisu eta aholkularia izan zen, eta, gero, ekonomia egonkor baten kontzeptua garatu zuen, ekonomiaren bidez (mundu mailakoa) baliabide naturalen fluxuari murrizketa iraunkorrak ezartzeko.
Baliabide naturalen fluxuak modelizaziora eta analisi ekonomikoetara eramatean, Georgescu-Roegenen lana erabakigarria izan zen ekonomia ekologikoa azpikategoria akademiko independente gisa ezartzeko 1980ko hamarkadan: Gainera, 2000. urte hasieran Frantzian eta Italian sortu zen desazkunde mugimenduak Georgescu-Roegenen figura goraipatu zuen. Azkenean, Georgescu-Roegenek gutxienez hiru belaunalditako pertsonak hezi, eraginpean hartu eta inspiratu zituen, baita gaur egungo aktibistak, ekonomialari ekologistak, are gazteagoak diren desazkunde-antolatzaile eta ekintzaileak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.