From Wikipedia, the free encyclopedia
Schutzstaffel (alemanez babes saila esan nahi duena), laburturik SS edo , Alemaniako Alderdi Naziaren (NSDAP) talde paramilitarrik garrantzitsuena izan zen. 1946an, Aliatuek nazien kontra garaipena lortu eta Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Nurenbergeko auzitegiak erakunde kriminaltzat jo zuen.
Schutzstaffel | |||
---|---|---|---|
Meine Ehre heißt Treue | |||
Datuak | |||
Mota | Paramilitarra, squadron (en) eta erakunde militarra | ||
Herrialdea | Weimarko Errepublika eta Hirugarren Reicha | ||
Ideologia | Nazionalsozialismoa | ||
Jarduera | |||
Kide kopurua | 800.000 (1944) | ||
Eskumendekoak | Allgemeine SS (en) , SS-Totenkopfverbände (en) , Sicherheitspolizei (en) , Sicherheitsdienst, Ordnungspolizei (en) , SS-Verfügungstruppe (en) , Waffen-SS eta SS-Ärztliche Akademie (en) | ||
Agintea | |||
Lehendakaria | Reichsführer | ||
Zuzendaria | Julius Schreck (en) , Joseph Berchtold (en) , Erhard Heiden (en) , Heinrich Himmler eta Karl Hanke | ||
Egoitza nagusi | |||
Egoitza nagusi | |||
Prentsa-organoa | Das Schwarze Korps (en) | ||
Osatuta | |||
Zeren jabe | |||
Historia | |||
Sorrera | 1925eko apirilaren 4a | ||
Ordezkatzen du | Q96680094 eta Stoßtrupp Adolf Hitler (en) | ||
Desagerpena | 1945eko maiatzaren 8a 1945eko urriaren 10a |
Adolf Hitlerrek 1925. urtean sortu zuen Schutzstaffel erakundea, SAren adar gisa, bere defentsarako eta alderdiaren bilerak zaintzeko. 1929ko urtarrilaren 6ean hasi eta 1945ean desegin zen artean, Heinrich Himmler izan zen SS-en buru. Hasieran 280 kide baino ez zituen, baina 1933an, naziek aginpidea hartu zuten garaian, 50.000 bat gizonez osatua zen. Urtebete geroago 209.000 ziren. Himler, Hitlerren antzera, arrazista fanatikoa zen, eta haren ustez arraza garbikoak eta gorpuzkera sendoa zutenak besterik ez zituen hautatzen.
1932 baino lehen SSek uniforme marroia erabiltzen zuten, SArena bezalakoa, baina buruko eta gorbata beltzekin; burukoan burezur eta bi hezur gurutzatuen irudia (Totenkopf) zeramaten. Geroago, uniforme beltza hautatu zuten eta, Bigarren Mundu Gerra baino lehenxeago, grisa. Alemaniarrek SSen diziplina miresten zuten, SAekokin alderatuta, hauek zentzugabeko indarkeria ekintzak burutzen baitzituzten. Beren goiburua «Nire ohorea leialtasuna da» (Meine Ehre heißt Treue) zen.
1934 eta 1936 bitartean taldearen indarrak gorantz egin zuen, urte horietan zabaldu baitziren erakundearen ekintzak eta erantzunkizuna. 1939. urtean Alemaniak Polonia hartu eta Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, SSetako kideak 250.000 inguru ziren eta erakundea bitan banatu zen: Allgemeine-SS, SS orokorra zena, eta Waffen-SS (SS armatua), 1940an sortua, Wehrmachtekin (alemaniar milizia erregularra) batera borrokatzeko. Bigarren Mundu Gerran zehar indar eraginkor eta hilgarria izan zen, milaka ijito, judu, poloniar, komunista zein partisano hil baitzituzten, sarritan era basatian zigortuz. Hitlerrek sarraski-esparruen ardura eta konkistatutako herrialdeak kontrolatzeko lana eman zien.
1944an, gerra galdurik zutela ikusi zutenean, SSetako ofizial batzuek ODESSA (Organisation der ehemaligen SS-Angehörigen) izeneko nazi iheslarien sarea eratu zuten[1], Adolf Eichmann, Josef Mengele, Erich Priebke eta beste gerra gaizkile askori babesa eman ziena.
Einsatzgruppen: unitate hiltzaile mugikorrei ematen zitzaien izena da.
Sonderkommandoak: hilketak egiteko talde txikiak.
Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusia: Haren eginbeharra Hirugarren Reicharen etsai guztien aurka gudukatzea zen, hala Alemania barnean nola kanpoan.
Hauptamt SS-Gericht edo SSko Epaitegiko Bulego Nagusia: SSren 12 Sailetako bat zen. Bertan beraien arauak eta ikerketak egiten zituzten.
SSko Zalditeria
SSko Sendagile Taldea SSrentzako sendagile bereziak ziren eta baita presoekin esperimentuak egin zituzten.
Waffen-SS indar armatuen elitezko borroka talde bat zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.