From Wikipedia, the free encyclopedia
Waffen-SS zirelakoak Schutzstaffel edo SS indar armatuen elitezko borroka talde bat zen. Heinrich Himmler komandantea buru zutelarik, Waffen-SS indar armatuek Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuten. Gerra hau amaitu ostean buruzagietako batzuk gerra krimenengatik epaituak izan ziren.
Waffen-SS | |
---|---|
Meine Ehre heißt Treue | |
Datuak | |
Mota | military branch (en) |
Herrialdea | Hirugarren Reicha eta Alemania |
Jarduera | |
Honen parte | Schutzstaffel |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Jabea | Schutzstaffel |
Historia | |
Sorrera | 1933ko martxoaren 17a |
Ordezkatzen du | SS-Verfügungstruppe (en) |
Desagerpena | 1945eko maiatzaren 8a 1945eko urriaren 10a |
Alderdi Naziaren babes eta borroka unitate gisara ekin zioten, azkenik 950.000 gerlariz osatutako indar armatu bat bilakatu zen arte, horietatik 352.000 inguru gerra ekintzan hil ziren, eta beste 50.000 desagertutzat jo ziren.
Beraien ideologia irmoagatik eta Alemaniako gudaroste guztiak kontuan hartuta arma hobeagoak zituztelako, parte hartu zuten gudetan gudari irmoagoak eta sendoagoak izan ziren. Alemaniarrentzat gauzak txarto zihoaztenean "suhiltzaile" moduan bihaltzen zituzten frontearen leku batetik bestera. Irmotasun, sinismen, indar eta leialtasunaren zentzuan, Erdi Aroko Tenpluko ordenarekin aldera daitezke Waffen SSko gudariak. Hala eta guztiz ere, bere sendotasun eta zindotasunaren ospeaz gainera, gupidagabetzat jo izan ziren bai Alemanian baita etsaien artean ere, eta Reichak gerra galtzean, gudari hauek jaso zituzten zigorrik gogorrenak.
Waffen-SS ikurpean 25 herrialde ezberdinetako gizonak borrokatu ziren. Nurenbergeko epaiketetan Waffen-SS indar armatuak gerra basakeriagatik eta krimenetan parte hartu zuten erakunde kriminal gisara epaituak izan ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.