From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco Ayala García-Duarte (Granada, 1906ko martxoaren 16a - Madril, 2009ko azaroaren 3a) espaniar idazlea izan zen, 27ko belaunaldiko azken kidea. 1983an Real Academia Españolako kide egin zuten, 1991n Miguel de Cervantes saria eman zioten eta 1998an Letretako Asturiasko Printzea saria.
Francisco Ayala | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Ayala García-Duarte | ||
Jaiotza | Granada, 1906ko martxoaren 16a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 2009ko azaroaren 3a (103 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Unibertsitate Zentrala | ||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||
Hizkuntzak | gaztelania alemana ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, eleberrigilea, soziologoa, abokatua, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea eta legelaria | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Princetongo Unibertsitatea New Yorkeko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Real Academia Española |
Berlinen osatu zituen ikasketak eta zuzenbide irakaslea izan zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Espainiako Gerra Zibila bukatuz geroztik, Buenos Airesen hartu zuen bizilekua, eta soziologia irakatsi zuen hango unibertsitatean.
Hasieran Ortega y Gasseten eragina zuten eleberriak idatzi zituen: Tragicomedia de un hombre sin espíritu (1925), Historia de un amanecer (1926), Cazador en el alba (1930). Erbesteko obra guztiz bestelakoa da, ikuspegi moraletik giza arazo larriak aztertzen baititu. Los usurpadores (1949) liburuan bilduriko kontakizunak aginpideari buruzko gogoetak dira. Muertes de perro (1958) eta El fondo del vaso (1962) eleberri luzeetan idazkera mota anitz erabiltzen ditu diktadura eta ustelkeriaren gaia lantzerakoan. El jardín de las delicias (1971) eta El tiempo y yo (1978) kontakizun liburuak dira. Baditu saiakera eta kritika alorreko liburu batzuk: Tratado de sociología (1947), El escritor en la sociedad de masas (1955), Confrontaciones (1974), Cervantes y Quevedo (1976). Oroitzapen liburu zenbait argitaratuak ditu Recuerdos y olvidos izenburupean (1982, 1983).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.