euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Txomin Jakakortajarena (Berastegi, Gipuzkoa, 1906ko abenduaren 19a - Berastegi, 1993ko martxoaren 24a) euskal idazlea, itzultzailea, apaiza eta erlezaina izan zen.
Txomin Jakakortajarena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berastegi, 1906ko abenduaren 19a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Berastegi, 1993ko martxoaren 24a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, erlezaina eta apaiz katolikoa |
Kidetza | Euskerazaintza |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Gradua | teniente |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Andoaingo eta Gasteizko apaizgaitegietan ikasi ondoren egin zen apaiz. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, gudarien kapilau izan zen, eta ondoren Frantziara eta Argentinara erbesteratu zen. Harenak dira Aingerutxoa, Gure astoak, Maite eziña, Burgos aldeko eizak, Irri-bertsoak eta Len euzkotarra olerkiak.
Argentinan erlezaintza irakatsi zuen. Lan haren erakusgarri da Euskal Herrira itzuli eta, 1988an, argitaratu zuen Erlezaintza izeneko liburua (bi liburuki). Bestalde, euskaldunen odol bereziari buruz saio bat argitaratu zuen 1990ean, Rh ezezkorra euskaldunetan izenburupean, eta autobiografia bat, Bizitzan bi goi-asmo (1991) izenekoa. García Vellosoren El árbol de Guernica (Gernikako Arbola) eta José Hernández-en Martín Fierro (Matxin Burdin) obrak itzuli zituen euskarara. Kardaberaz Bazkunako eta Euskerazaintzako kide izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.