alemaniar etxekoandrea, dokumentatutako alzheimer gaixotasunaren lehen kasua From Wikipedia, the free encyclopedia
Auguste Deter (Kassel, 1850eko maiatzaren 16a – Frankfurt am Main, 1906ko apirilaren 8a) alemaniar etxekoandrea, dokumentatutako alzheimer gaixotasunaren lehen kasua izan zen.[1]
Auguste Deter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kassel, 1850eko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Frankfurt am Main, 1906ko apirilaren 8a (55 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: septizemia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak |
Bere ezkongabe-abizena ezezaguna da. 1880ko hamarkadan Karl Deterrekin ezkondu zen eta elkarrekin alaba bat izan zuten.
1890. urtearen amaieran, 40 urte besterik ez zuela, dementzia zantzuak agertzen hasi zen, hala nola oroimena galtzea, delirioak, baita aldi baterako egoera begetatiboak ere. Insomnioa zuen, hostoak arrastaka eramaten zituen etxean, eta orduak ematen zituen gauez oihuka.
Senarra trenbideko langilea zen, eta ez zen gai emazteari zainketa egokia emateko. 1901eko azaroaren 25ean, gaixo mentalentzako eta epileptiko irrensclosentzako instituzio mental batean onartua izatea lortu zuen Frankfurten. Han Alois Alzheimer doktoreak aztertu zuen.[2]
Alzheimer doktoreak zenbait galdera egin zizkion, eta gero berriro egin zizkion, Deter-ek gogoratzen zituen frogatzeko. Izena idazteko eskatu zion. Auguste saiatu zen, baina gainerakoak ahaztu zituen eta "Galdu naiz" (alemanez: "Habe mich verloren. ") errepikatu zuen. Geroago, doktoreak gela isolatu batean jarri zuen, une batez. Askatu zutenean, korrika egin zuen kanpora oihuka."[3]
Urte askoren ondoren, burua guztiz galdu zuen. 1906ko apirilaren 8an hil zen. Mende bat geroago, bere kasua teknologia mediko modernoekin aztertu zuten (Alzeheimer doktoreak Augusteren burua gorde baitzuen), eta Gießen eta Sidneyko (Australia) zientzialariek kausa genetiko bat aurkitu zuten gaixotasunerako. Emaitzak The Lancet Neurology aldizkarian argitaratu ziren. Dokumentu horren arabera, mutazio bat aurkitu zen PSEN1 genean, gamma jariakorraren funtzioa aldatzen duena, eta hasiera goiztiarreko Alzheimer gaixotasunaren kausa ezaguna da.[4] Hala ere, emaitzak ezin izan ziren errepikatu 2014. urtean argitaratutako artikulu berriago batean. Artikulu horretan, "Auguste Deterren DNAk ez zuen mutazio hetero edo homozigotoa ez-sinonimo baten zantzurik agertu APP, PSEN1 eta PSEN2 geneen exoietan, zeinak Alzheimer gaixotasunaren familia-mutazio ezagunak diren."[5][6]
Alzheimerrek ondorioztatu zuen ez zuela ez denboraren ez tokiaren zantzurik, bere bizitzako xehetasun batzuk besterik ezin zituela gogoratu, eta, askotan, galderaren antzik ez zuten eta inkoherenteak ziren erantzunak ematen zituela. Bere gogo-aldarteak azkar aldatzen ziren antsietatearen, mesfidantzaren, abstinentziaren eta "buru-argitasunaren" artean. Ezin zioten geletan barrena ibiltzen utzi, beste gaixo batzuekin harremanetan hasiz gero, beharbada eraso egingo zioten eta.
Ez zen Alzheimer doktoreak gaixo batengan psikearen endekapen osoa ikusi zuen lehen aldia, baina ordura arte ikusiak zituen gaixoek hirurogeita hamar urte baino gehiago zuten. Auguste Deterrek jakin-mina piztu zion, askoz gazteagoa zen eta. Hurrengo asteetan, galderak egiten eta erantzunak grabatzen jarraitu zuen. Berak maiz erantzun zuen: "Ai, Jainkoa! ", edo "Galdu egin naiz". Bazirudien bazekiela gauzak ahaztu egiten zitzaizkiola eta inpotentzia ematen ziola. Alzheimerrek "ahanzturaren gaixotasuna" deitu zion.
1902an, Alzheimerrek "Irrenschloss" (Castillo del Demente) utzi zuen —halaxe zen ezaguna lagunartean—, Munichen postu bat hartzeko, baina sarritan deitzen zuen Frankfurtera Deterren egoeraz galdetzeko. 1906ko apirilaren 9an, Alzheimerrek Frankfurteko dei bat jaso zuen, Auguste hil zela esateko. Bere historial klinikoa eta, gainera, garuna bidaltzeko eskatu zuen, aztertzeko. Bere historia klinikoak bere bizitzako azken urteak dokumentatzen zituen, bere izaera nabarmen hondatu zenean. Eskara edo ohial infektatu batek sortutako septizemia baten ondorioz hil zen. Bere garuna aztertuz, Alzheimerrek plaka senilak eta haril neurofibrilarrak aurkitu zituen. Gaur egun zientzialariek ondotxo dakite horiexek direla Alzheimer gaixotasunaren kontrastea. Auguste Deter, egungo mediku batek ikusi izan balu, Alzheimer gaixotasun goiztiarra diagnostikatu zion.[7]
1996an, Konrad Maurer doktoreak eta haren lagunek, Volk eta Gerbaldo doktoreek, Auguste Deterren historia klinikoa berraurkitu zuten.[8] Dokumentu horietan, Alzheimer doktoreak bere gaixoaren azterketa zehatza idatzi zuen, bere galderen erantzunak barne:
Eguerdian, Augustek txerria eta azalorea jan zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.