From Wikipedia, the free encyclopedia
Kurt Friedrich Gödel logiko eta matematikaria (1906ko apirilaren 28a - 1978ko urtarrilaren 14a), Austria-Hungariako Brünnen jaio zen, gaur egungo Txekiar Errepublikan. Geroago Vienako Zirkulua gisa ezaguna izango zen taldeko kide izan zen, Positibismo logikoaren eskola filosofikoa sortu zutenak.
Kurt Gödel | |
---|---|
(1925) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kurt Friedrich Gödel |
Jaiotza | Brno, 1906ko apirilaren 28a |
Herrialdea | Cisleithania (1906 - 1918) Txekoslovakia (1918 - 1929) Austria (1929 - Ameriketako Estatu Batuak (1948ko apirila - 1978ko urtarrilaren 14a) |
Bizilekua | Austria |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Princeton, 1978ko urtarrilaren 14a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Princeton Cemetery (en) |
Heriotza modua | suizidioa: Ahuleria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Adele Gödel (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea (1923 - 1929) |
Tesia | Über die Vollständigkeit des Logikkalküls (en) |
Tesi zuzendaria | Hans Hahn |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Irakaslea(k) | Philipp Furtwängler |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, informatikaria eta fisikaria |
Lantokia(k) | Brno |
Enplegatzailea(k) | Vienako Unibertsitatea (1930 - 1938) Notre Dameko Unibertsitatea (1938 - 1939) Princetongo Unibertsitatea (1938 - 1939) Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua (1940 - 1978) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Frantziako Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
1930ean matematiketan doktoratu zen, Lehen ordenako kalkulu logikoaren nahikotasun semantikoaren froga tesiarekin. 1931ean "Über formal unentscheidbare Sätze der Principia Mathematica und verwandter Systeme" (Principia Mathematicaetako proposizio formalki askaezinei buruz) artikulua argitaratzen du, sistema axiomatiko orotan aska ezin diren proposizioak aurki daitezkeela frogatuz. Baieztapen honek Gödelen teorema izendapena hartu zuen gero. Gödelek filosofia ere ikasi zuen hainbat urtez.
1934ean, nazien presiogatik Estatu Batuetara ihes egin zuen, non urte bat lehenago izan zen bisitan eta Albert Einstein ezagutu zuen. Honen lagun handia egin zen eta Erlatibotasunaren Legearen alderdi batzuk batera landu zituzten.
Haren azken urteetan depresioak eta paranoiak jo zuten, bere aurkako konspirazio bat zegoela pentsarazi ziona. Eski maskara bat eramaten zuen nonahi giro kutsatua ekiditeko.
Desnutrizioz hil zen 1978n, 30 kg pisatzen zituelarik, "pertsonalitate trastorno" baten eraginez.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Gödel |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.