Remove ads
Udal Euskaldunen Mankomunitatea From Wikipedia, the free encyclopedia
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen udal elkartea da. UEMAren bereizgarria da herri euskaldunekin lana egiten duela. Hau da, % 70etik gorako euskaldun indizea [oh 1] duten udalerriak izan daitezke UEMAko kide.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | mankomunitatea |
Agintea | |
Zuzendaria | UEMAko lehendakaria |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | Aduna Aizarnazabal Ajangiz Alegia Altzaga Altzo Amoroto Anoeta Antzuola Arama Aramaio Arantza Arbizu Arratzu Artea Asteasu Aulesti Baliarrain Beizama Belauntza Bergara Bermeo Berriatua Dima Elduain Etxarri Aranatz Etxebarria Ezkio-Itsaso Gaintza Gatika Getaria Gizaburuaga Goizueta Hernani Hondarribia Idiazabal Ikaztegieta Irura Itsasondo Leaburu Leitza Lizartza Mendexa Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Mutriku Muxika Oiartzun Orendain Orexa Orio Oñati Segura Urdiain Usurbil Zaldibia Zeanuri Zegama Zestoa |
Historia | |
Sorrera | 1992ko martxoaren 23a |
webgune ofiziala |
1991n sortu zen UEMA, Aizarnazabalen. Ingurune oso euskaldunetako herri txikiek sortu zuten, ikusi zutelako herriak euskaraz funtzionatzen zuen bitartean, udalak erabat erdaldunak zirela. Beraz, administrazioan ere euskaraz jardutea zuen xede. Dena den, urteak aurrera egin ahala, udalak euskaldundu ziren, baina plaza erdalduntzen ari zela ikusi zuen UEMAk. Orain bi esparruetan eragiten saiatzen da mankomunitatea.
2024an, Hego Euskal Herriko 109 udalerrik osatzen zuten UEMA eta 350.000 bat biztanle biltzen zituen[1]. Adostasuna du helburu, euskararen normalizazioa delako guztien norabide bakarra. Horregatik, talde politikoen arteko lankidetza bilatzen du. Une honetan, UEMAko zuzendaritza batzordean, EH Bildu, EAJ eta talde independenteak daude.
Mankomunitateak eta hura osatzen duten udalek euskara bizitza publiko eta pribatuaren erdigunean kokatzea dute xede. Udalerri euskaldunak paper garrantzitsua dute euskararen normalizazioan: horrela sinisten eta sentitzen du UEMAk, eta horregatik uste du udalerriotan hizkuntza zaintzea eta inguruko herrietara zabaltzea beharrezkoa dela.
Honakoa da udal elkartearen printzipio nagusia: Euskarari lehentasuna emango zaio UEMAko udalerrietan; beti ere, herritar ororen hizkuntza ofizialetako hiztunen eskubideak errespetatuz.
Ondoko helburuak finkatu zituen UEMAk 1991n, sortu zenean:
Ondoren, estrategia eguneratzeko beharra ikusi zuen erakundeak, 2001ean, errealitatea aldatzen ari zela ohartuta. Batetik, UEMAk ikusi zuen lehen begiratuan hizkuntzarekin zerikusia izan ez zezaketen hainbat faktore sozioekonomiko eta kulturalek eragina izan zezaketela herriko egoera soziolinguistikoan. Bestetik, eta horri lotuta, ohartu zen udalak euskalduntzeko aurrerapauso nabarmenak egiten ari ziren bitartean, herritarrek gero eta gehiago erabiltzen zutela gaztelania kalean. Beraz, honakoak gehitu zitzaizkien lehengo lan-ildoei.:
Hizkuntza ekologiaren marko teorikoan kokatzen da UEMAren diskurtsoa. Galtzeko arriskuan dauden espezieek lege babesa dute, onartuta dagoelako munduari aberastasuna ematen diotela. Hizkuntzekin gauza bera gertatzen da, UEMAren esanetan. Hizkuntza gutxitua da euskara, eta eremu zein indar handia duten bi hizkuntzen artean bizi da. Horrek, globalizazioaren pisuak eta, batik bat, euskararen aurka hartu izan diren zein hartzen diren neurriek egiten dute euskara hizkuntza gutxitua izatea.
Esan ohi da Amazonia dela naturari arnasa ematen dion birika. Horregatik ondo zaindu beharreko ingurua da, haren galerak ekarriko lukeelako gainontzeko guztia arriskuan jartzea. Bada, UEMAren arabera, udalerri euskaldunak dira euskararen Amazonia. Haietan garatzen, erabiltzen eta biziberritzen da hizkuntza modu naturalean, eta motor papera dute hizkuntzaren normallizazio prozesuan. Arnasguneak deitzen diete udalerri euskaldun horiei. Beraz, berebiziko garrantzia dute arnasguneek euskarak bizirik iraungo badu, eta Euskal Herriko gainontzeko txokoak euskaldunduko badira. Izan ere, arnasguneetako herritarrek aukera dute naturaltasunez inguruko herrietara beraien hizkuntza ohiturak zabaltzeko eta euskarari estatusa emateko, lagunarteko, laneko eta bizitzeko hizkuntza bezala.
UEMAk uste du garrantzitsua dela diskurtso horren jabe izatea, eta ikuspegi hori eguneroko erabakietan presente izatea, politikari gisan eta herritar gisan. Politikariek, gainera, ardura erantsia dute, erakundearen esanetan, herritarren eredu direlako eta euskarari estatusa emateko aukera dutelako.
Azken urteetan lan handia egin da euskararen normalizazioan eta alfabetizazioan. Gero eta gehiago dira euskaraz dakiten pertsonak. Horrek ekarri du udalerri erabat erdaldunik ez egotea, batik bat, EAEn. Jakiteak, ordea, ez dakar berarekin erabilera, eta herri erdaldunak euskalduntzen ari diren arren, gune euskaldunenak erdalduntzen ari dira, homogeneizazio egoera baten ondorioz. Ezagutza beherantz doa herri euskaldunetan baina, batik bat, erabilera ari da jaisten: euskaraz egiteko hautua, alegia.
Hori azaltzeko hamaika faktore izenda daitezkeen arren, errealitate horren aurrean arrazoi bakar bat ez dagoela garbi dago, eta esparru guztiek eragiten diotela euskararen egoerari: immigrazioak. hirigintza ereduak, egoera sozioekonomikoak, kultur ohiturak... Gune erdaldunak euskalduntzea joatea benetan pozgarria eta txalotzeko da, eta oraindik indar asko dago egiteko bide horretan; baina, UEMAren ustez, euskaldunei goian heldu behar zaie, haiek direlako gainontzekoen eredu.
EUSTATen datuen arabera, 1981ean % 90etik gorako euskararen ezagutza zuten 56 udalerri zeuden Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (Nafarroako datuak ez daude udalerriz udalerri). 2011n —handik 30 urtera— ezaugarri hori 13 udalerrik soilik betetzen zuten.
Lehen hizkuntzari dagokionez, 1981ean, 56 udalerritan euskara herritarren %90ek baino gehiagok ama hizkuntza zuten. 2011n, berriz, ezaugarri hori udalerri batek soilik zuen, Abaltzisketak (Gipuzkoa).
Etxeko euskararen erabilerari dagokionez, 34 udalerritan egiten zuten etxean euskaraz % 90ek baino gehiagok 1981ean, eta 2011n ez zegoen jada irizpide hori betetzen zuen udalerririk.
Bere ibilbidean zehar, UEMAk ikusi du udalerri euskaldun guztiak ez direla euskararen arnasgune, eta horregatik udalerri batzuek eta besteek plangintza desberdinak behar dituztela hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko. Ez dago marra zehatz bat adierazteko zein diren arnasguneak eta udalerri euskaldunak, baina hainbat datuk lagundu dezakete bereizketan: ezagutza zein erabilera %80 inguruan dituztenak izan ohi dira, oro har, arnasguneak. Hortik beherako zifretan, udalerri euskaldunak izan arren, agian, ez da horren erraza erabat euskaraz bizitzeko ohitura duten udalerriak aurkitzea. Arnasguneek honako ezaugarri bereiziak dituzte:
2014ko abenduaren 15ean, Carlos Urquijok Uemako beste sei udal salatu zituen, aktak euskaraz bidaltzeagatik. Babesa eskatu zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, euskararen aurkako beste «eraso» bat zelakoan. Egoera horretan, abenduaren 16an, bilera egon zen gaia aztertzeko[2].
Abenduaren 16an, Eusko Jaurlaritzarengandik hurbilago nahi zuen egon Uemak Urkijoren «erasoen» ondorioz. Udal aktak euskaraz bidaltzea legezkoa zela adierazten zuen txosten bat egin zien gobernuak, baina horrelako gehiago nahi zituzten udalerri euskaldunek[3].
2015eko urtarrilaren 13an, Amezketa, Beizama, Elgeta, Gaintza, Oiartzun, Oñati eta Usurbilgo udalak auzitara eramateko asmoa zegoela adierazi zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik[4].
Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte, euskal hiztunen ehunekoa % 70etik gorakoa bada. Baldintza hori betetzen duen 315.000 biztanle inguruko inguruneaz ari gara. Horietako asko, baina ez guztiak, eskuineko mapan ikus daitekeen legez, UEMAn sartu egin dira[5].
2024ko urtarrilean UEMAko 111 udalerriak hauek ziren:[6][7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.