Remove ads
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Baliarrain Gipuzkoako erdialdetik pixka bat hego-ekialdera dagoen udalerri euskaldun bat da, Tolosaldekoa. 2,5 km² ditu, eta 145 biztanle zituen 2016. urtean. Herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. UEMAko kidea da.
Baliarrain | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Baliarrain udalerriaren herrigunea eta inguruko baserriak, Abaltzisketatik ikusita. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Baliarrain | ||||||||||
Alkatea | Martzelino Dorronsoro Galarraga (en) | ||||||||||
Posta kodea | 20259 | ||||||||||
INE kodea | 20904 | ||||||||||
Herritarra | baliarraindar | ||||||||||
Ezizena | zartagik eta zaharrak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°04′10″N 2°07′42″W | ||||||||||
Azalera | 2,7 km² | ||||||||||
Garaiera | 292 m | ||||||||||
Distantzia | 36 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 149 (2023) −3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,55 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 35,05 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,68 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 172,41 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 82,35 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -22,22 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,78 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 81,25 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 91,1 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 86.78 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 - 1991 | ||||||||||
Webgunea | http://www.baliarrain.eus |
Baliarraindik hurbilen dagoen herria Ikaztegieta da, Baliarraindik 3 bat kilometrora. Orendain eta Altzaga herriak ere Baliarraindik gertu daude; bi herri horiekin baturik, 1960ko hamarkadan Iruerrietako udalerri berria osatu zuen Baliarrainek.
Baliarraingo mendi nabarmenenak Astatokomendia eta Belkoain dira, 455 eta 447 metroko altuerarekin, hurrenez hurren.
Erreka hauek udalerrikoak dira: Gaintzabaso, Iturrimotza eta Okots.
Ibiurreko urtegia herrian dago kokatuta, eta Tolosaldea urez hornitzen du, zehazki, honako udalerriak: Belauntza, Irura, Anoeta, Billabona, Asteasu, Zizurkil, Hernialde eta Andoain. 2013an osorik bete zen lehen aldiz urtegia.[4]
Historian Baliarraini buruzko lehen aipamena XIV. mendetik dator, Ikaztegieta, Tolosa eta Orendain aipatzen diren dokumentu batetik alegia. Izan ere, Baliarrain ez zen udalerri independente izan 1615 arte, orduan Tolosatik banandu zela. Horren ondoren, Amezketa, Altzo eta Abaltzisketa udalerriekin batera "Amezketako Batasuna" eratu zen. Erakunde horren helburua herri txiki horien interesak Gipuzkoako atzar Nagusietan defendatzea zen.
Espainiar estatuak gaur egun duen probintzia antolaketa ezartzean XIX. mendean, Baliarrain udalerri bihurtu zen. Haren tamaina txikiak eraginda, historian zehar arazo ekonomiko ugari izan ditu. Horrek bultzatuta 1967an inguruko Ikaztegieta eta Orendain herriekin batu zen. Herri horiek 1991n berriz banandu ziren.
Andoaingo eta Tolosaldeko ur beharrizanak asetzeko 1990eko hamarkada bukaeran, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtegi berri bat eraikitzea proposatu zuen Baliarrain herrian, Ibiurreko urtegia. Urtegiaren eraikitzea iragartzeak kontrako erantzun ugari sorrarazi zituen Tolosaldeko eta Baliarraingo biztanle askoren aldetik. Atzerapen askoren ondoren hala ere, 2004ko otsailean urtegiaren lehen harria jarri zen.[8]
Urtegiaren eraikitze lanak 2008. eta 2009. urteen artean amaitzea espero zen. Urtegiak guztira 6,5 hektometro kubo dauka eta haren uharkak 70 metroko altuera. Andoaingo eta Tolosaldeko beste 12 udalerrien ur beharrizanak betetzen ditu urtegiak, guztira 55.000 pertsonaren ur beharrak alegia. Urtegia eraikitzearekin batera, ur zikinak tratatzeko araztegi berri bat eraiki zen.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren %7,2. Bigarren sektorea %3,5. Hirugarren sektorea %46,8. Eraikuntza %42,5.[9]
Baliarraingo biztanleria |
---|
2019an zituen 151 biztanleetatik, %12,58k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %7,28 ziren.[9]
Baliarrain Gipuzkoan biztanle gutxien duten herrietako bat da, Orexarekin batera. Industrializazio prozesuak herria hustu egin zuen XIX. mende amaieratik. 1967. urtean, eta biztanleria galera hori saihesteko, Baliarrain Ikaztegieta eta Orendain herriekin batu zen Iruerrieta herria sortuz. Hiru herriek batera, 800 biztanle inguru zeuzkaten eta 13,7 kilometro koadroko azalera.
Iruerrieta sortu zuten hiru herriak 1991n banandu ziren berriro ere, eta gaur egun independente jarraitzen dute. Herrien batzearen aurretik Baliarrainek 180 biztanle zituen, baina 1991rako ia erdira murriztua zen kopuru hori, guztira 99 biztanle baino ez ziren geratzen. 1970eko hamarkadako desindustrializazio prozesuak beraz, eragin latza izan zuen herrian, eta hainbat biztanlek herria utzi zuten.
2004tik biztanleriak jaitsiera txiki bat izan zuen, izan ere, eraiki den Ibiurreko urtegiak etxe batzuk eraitsi beharra ekarri zuen. Urtegia 2008rako amaiturik egon zen.[8]
Bi alderdik aurkeztu zuten hautagai zerrenda azken udal hauteskundeetan Baliarrainen: herriko talde independente batek (Herritarrak izenekoa) eta Alderdi Popularrak. Hauek izan ziren emaitzak:
Emaitza horiekin, Martzelino Dorronsoro Galarraga bihurtu zen Baliarraingo alkate, 53 botorekin (botoen % 100). Alderdi Popularra ordezkaritzarik gabe geratu zen, batere botorik jaso ez zuenez.
Talde independenteak 59 boto lortu zituen, eta PPk 0.[10] Martzelino Dorronsoro izendatu zuten alkate.[11]
Zerrendarik ez zen aurkeztu, eta hauteskundeak errepikatu behar izan ziren sei hilabetera.[12] Tarte horretan Herritarrak taldeak zerrenda osatu zuen.[13] 66 boto lortu zituen.[10] Olatz Iriarte izendatu zuten alkate 2016ko urtarrilaren 9an.[14][15]
Auzolanean Bizirik taldeak 57 boto lortu zituen.[10] Bederatzi hilean behin alkate kargua aldatzea erabaki zuten.[16]
Auzolanean Bizirik taldeak 68 boto lortu zituen. Ez zen egon botorik lortu zuen beste alderdirik.[17]
Hauek izan dira Baliarraingo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[18] | |
1988 a | 1991 | |||
1991 | 1995 | Independenteak | ||
Martzelino Dorronsoro Galarraga[11] | 1995 | 1999 | Independenteak | |
Martzelino Dorronsoro Galarraga[11] | 1999 | 2003 | Independenteak | |
Martzelino Dorronsoro Galarraga[11] | 2003 | 2007 | Herritarrak | |
Martzelino Dorronsoro Galarraga[11] | 2007 | 2011 | Herritarrak | |
Martzelino Dorronsoro Galarraga[11] | 2011 | 2015 | Herritarrak | |
Martzelino Dorronsoro Galarraga[14][15] | 2015 | 2016 b | Herritarrak | |
Olatz Iriarte Argaya[14][15] | 2016 | 2019 | Herritarrak | |
Jaione Olano Echeverria[18], Josu Ozaita, Juan Mari Iturrioz, Maribi Garmendia, Andoni Olano[16] | 2019 | Jardunean | Auzolanean Bizirik |
a 1988. urtean Baliarrain, Ikaztegieta eta Orendain udalerri bihurtu ziren, aurreko Iruerrieta udalerriaren desegitearen ondorioz.
b Zerrendarik ez zen aurkeztu, eta hauteskundeak errepikatu behar izan ziren sei hilabetera.
Baliarraingo euskara[22] gipuzkeraren edo erdialdeko euskalkiaren[23] aldaera bat da, zehatzago esanda, erdiguneko azpieuskalkiaren[24] parte den Tolosaldeko euskara da bertan hitz egiten dena. Beterriko euskararekin batera osatzen dute Tolosaldeko hizkerek erdiguneko azpieuskalkia. Herritarren %90,84 euskalduna zen 2016an.[9]
Baliarraintarrek zartagi ezizena dute. Herrian bada jatetxe/aterpetxe bat izen horrekin eta guraso elkarte bat ere bai.[25][26]
Baliarrainek abuztuaren 15ean ospatzen ditu bere jaiak, Jasokundearen jaiak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.