From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaintza Gipuzkoako hego-ekialdean eta Goierrin kokatuta dagoen landa-udalerri txikia eta euskalduna da, eskualdean biztanle gutxien daukana Arama eta Altzagarekin batera. Izan ere, 122 biztanle zituen 2016. urtean.
Gaintza | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Herriko plaza eta udaletxearen ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Gaintza | ||||||||||
Alkatea | Joseba Mirene Garmendia Ustoa | ||||||||||
Posta kodea | 20248 | ||||||||||
INE kodea | 20037 | ||||||||||
Herritarra | gaintzar | ||||||||||
Ezizena | zapok | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°03′11″N 2°07′57″W | ||||||||||
Azalera | 5,96 km² | ||||||||||
Garaiera | 432 | ||||||||||
Distantzia | 44 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 124 (2023) −4 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 20,67 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 7,75 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,66 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 52,63 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 76,47 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -20 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,7 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 95,38 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 86.07 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 | ||||||||||
Webgunea | http://gaintza.net |
Oso ingurune malkartsuan dago kokaturik udalerria.
Lehen hiru udalerriak, Tolosaldekoak dira, besteak, Goierrikoak diren bitartean.
1399an Ordiziarekin bat egin zuen. Garai hartan nobleen arteko borrokek ezegonkortasun handia sortzen zuten, eta babesa lortzeko egin zen batasuna.
1615ean berriro hiribildu izendapena lortu zuen. Ondoren, Arama, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Altzagarekin elkartu zen, Oria ibaiko batura sortuaz. Batasun hau 1856an amaitu zen. [8]
Udalerriko ekonomia, abeltzaintza eta basogintzan dago oinarriturik.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren %16,5. Bigarren sektorea %1,3. Hirugarren sektorea %78,2. Eraikuntza %4,1.[9]
2019an herriak 119 biztanle zituen. Horietatik %24,37k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,72 ziren.[9]
Gaintzako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2015eko udal hauteskundeetan Gaintzako Herria plataformak 60 boto lortu zituen.[10] Gaizka Olaetxea Balerdi[11] izendatu zuten alkate.[12]
2019ko udal hauteskundeetan Gaintzako Herria plataformak 68 boto lortu zituen.[10] Gaizka Olaetxea Balerdi izendatu zuten alkate berriro.[13][14]
Hauek izan dira Gaintzako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[15] | |
Pedro Zunzunegui Garmendia[15] | 1979 | 1983 | Independenteak | |
1983 | 1987 | Independenteak | ||
1987 | 1991 | |||
1991 | 1995 | Independenteak | ||
1995 | 1999 | Independenteak | ||
1999 | 2003 | Independenteak | ||
2003 | 2007 | Gaintzako Herria | ||
2007 | 2011 | Independenteak | ||
2011 | 2015 | Independenteak | ||
Gaizka Olaetxea Balerdi[12] | 2015 | 2019 | Gaintzako Herria | |
Gaizka Olaetxea Balerdi[13][14][16] | 2019 | Jardunean | Gaintzako Herria |
Gaintzako euskara[21] gipuzkeraren[22] aldaera da, eta Goierriko hizkera[23] hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
2016an herritarren %91,2 euskalduna zen.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.