Mallabia
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Mallabia Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da. Eskualdeari dagokionez, Durangaldeko (Bizkaia) elizate bat da, nahiz eta zerbitzuen aldetik Debabarrena (Gipuzkoa) eskualdean sartuta egon. 23,79 km² ditu eta 2016. urtean 1.175 biztanle zituen. Herriburua, Ermutik Trabakuko mendatera doan BI-3301 bidearen alboetan dago. Herriguneaz gain, hainbat auzo ditu sakabanatuta.
Mallabia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Mallabiko ikuspegi orokorra. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Durangaldea / Debabarrena | ||||||||||
Izen ofiziala | Mallabia | ||||||||||
Alkatea | Igor Agirre (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48260 | ||||||||||
INE kodea | 48058 | ||||||||||
Herritarra | mallabitar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°11′23″N 2°31′44″W | ||||||||||
Azalera | 23,79 km² | ||||||||||
Garaiera | 259 metro | ||||||||||
Distantzia | 40 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.160 (2023) −25 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,49 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 8,31 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 21,34 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 38,46 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,63 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 7,22 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,25 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 69,35 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 55.84 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.mallabia.org/ |
Mallabia izenaren jatorrizko esanahia, dirudienez, «Mallea baserriaren behealdea» izan liteke: Malle + be(he)a.
Mallabia herri izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, udalaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Mallabia, Mallabiarekin, Mallabian..., baina Mallabiko, Mallabitik, Mallabira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Mallabi maitea, Mallabi osoan, Gure Mallabi hau...[4]
Durangaldeko eskualdearen ipar-ekialdean kokatua, Mallabia Eibartik sei kilometrora dago, eta Bilbotik 40 kilometrora. Bizkaiko udalerria izan arren, Mallabia Deba ibaiaren arroko herria da, eta nahiz eta administratiboki Durangaldeari lotuta egon, zerbitzu askotarako Debabarrenaren eraginpean dagoela esan daiteke.
Udalerria BI-3301 errepideak zeharkatzen du (Ermua-Trabakua mendate arteko errepidea). Horrez gain, BI-633 eta N-634 errepideek Mallabia zeharkatzen dute.
Herriaren erdiguneaz gain, bananduriko hainbat auzo daude:
Erlojuaren noranzkoan adierazita, Mallabiak muga egiten du ipar-mendebaldean eta iparraldean, Ziortza-Bolibarrekin; iparraldean, Ziortza-Bolibarrekin eta Markinarekin; ipar-ekialdean, Markinarekin eta Eibarrekin (Gipuzkoa); ekialdean eta hego-ekialdean, Ermuarekin; hegoaldean, Zaldibarrekin; eta hego-mendebaldean eta mendebaldean, Berrizekin.
Mallabiko elizateak, Bizkaiko elizate guztien antzera, ez du jaiotza data ezagunik. Haren jatorria Bizkaiko Lurralde lauari lotuta dago. Segur aski, Ziortzako elizatetik bananduta sortuko zen Ermuko hiribilduaren antzera. 1635.urtean, Durangoko merindadeko batzarretan 3. jarlekua hartu zuen Etxebarriko San Augustinen ordez. Etxebarriko San Agustinek Elorrioko hiribilduan sartzea erabaki zuen eta horregatik Gerediagako batzarretan parte hartzeko eskubidea galdu zuen. Jasokundearen eliza XI. mendekoa da eta XVI. mendean berreraikitzeari ekin zioten eta lanak 1750ean bukatu zituzten. Datu horien arabera, XI. mendean, Mallabian, biztanleria garrantzitsu samarra zegoen. 1624ko apirilaren 17an, Holandarren itsasontzien erasoak gerta zitezkeela eta, Bizkaiko batzar nagusiek herri guztietan kapitainak eta ofizialak izendatzea erabaki zuten jaurerriko defentsa antolatzeko. Zaldibar, Garai eta Mallabiko kapitaina Gonzalo de Ugarte Zaldibar Mallea izan zen izendatua. Izendapen hori zela eta, Bizkaiko hiribilduek eztabaidak eta auziak izan zituzten Bizkaiko Jaurerriarekin, gerra kasuan hiribilduetako alkateak kapitain izango zirela erabakita baitzegoen. Felipe IV.a erregeak izendapen guztiak ezeztatu zituen zazpi hilabete geroago.
Lizarran, (Nafarroa) 1931ko ekainaren 14an, Euskal Herriko udalen biltzarrean, Mallabiko ordezkariak proposatu eta gero ordezkari guztiek onartutako telegrama bat bidali zioten Espainiako errepublikako Gobernu behin-behinekoaren presidenteari:[5]
Mayoria ayuntamientos Navarra, Guipuzcoa, Álava, Vizcaya reunidos magna asamblea para aprobar Estatuto Vasco acuerdan por aclamación solicitar Gobierno República de su presidencia inmediata enseñanza bilingue en escuelas Pais Vasco, como disposición fundamental antes aprobación estatuto. Presidente Asamblea, alcalde Guecho Jose Antonio Aguirre.
1933ko azaroaren 5ean Euskal autonomi estatutuaren bozketa egin zen baiezko botoak gehienak izanik.[6] 1936-1939ko Espainiako gerra zibilean, Errepublikaren alde egon zen, Francoren soldaduak Ermutik eta Eibartik 1937ko apirilaren 26an sartu arte.
Franco jeneralaren erregimena bukatu ondoren,lehen udal hauteskunde demokratikoak 1979ko apirilaren 3an izan ziren.Honako lagun hauek hautatu ziren: Miguel Angel Olalde alkate (independentea) eta Santos Aranburu, Vicente Azagirre, Jose Luis Mugarza, Mª Paz Zelaieta, Jesus Magunazelaia (independenteak), Antonio Abendibar, Martin Ibaibarriaga (PNV), eta Enrique Martinez (PSOE) zinegotzi.
Historikoki, Mallabiko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da, baserriaren inguruan antolaturik. Dena den, 1970eko hamarkadatik aurrera, industrialde batzuk eraiki dira, eta horrela, gaur egun, Mallabia Debabarreneko alderik industrializatuenetako bat da. Nekazaritza garrantzia galduz joan da industriaren mesedetan.
Mallabiko biztanleria |
---|
2011ko udal hauteskundeetan Bildu alderdi abertzaleko Milagros Mondragon hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeez geroztik Mallabiko alkatea EAJko Igor Agirre da.
Mallabiako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 9 |
4 / 9 |
|||
EH Bildu | 4 / 9 |
5 / 9 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 9 |
0 / 9 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 9 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Mallabiako euskara Debaerdiko euskaran[10] dago katalogatuta, bizkaieraren barnean kokatzen den sortaldeko aldaeran[11]. Herriko euskaldun kopurua %69,35 da, eta euskararen erabilera %39,5
Mallabiko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Andra Mariren omenez. Gainera, auzo bakoitzak bere jaiak dauzka: Berano auzoan, San Jorge; Areitio auzoan, Itxaropeneko Ama; Gerea auzoan, San Adrian; eta Goitia auzoan, San Juan.
Horrez gain, urrian Urriko jaiak eta maiatzean Maiatzeko azoka ospatzen dira.
Mallabiko ondarearen artean, aipagarri dira jauregi eta baserriak, landa jauregi ikusgarriak, hainbat baseliza eta bi parrokia.
Horrez gain, Urizar, Mallea eta Zengotitabengoa baserriek armarri interesgarriak dituzte euren hormetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.