Remove ads
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Berrobi Gipuzkoako Tolosaldeko udalerria da. 2,7 km² ditu eta 599 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 33 kilometrora dago.
Berrobi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Berrobi | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Berrobi | ||||||||||
Alkatea | Joseba Iñigo Ayerza Mugica (en) | ||||||||||
Posta kodea | 20493 | ||||||||||
INE kodea | 20023 | ||||||||||
Herritarra | berrobitar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°08′44″N 2°01′36″W | ||||||||||
Azalera | 3 km² | ||||||||||
Garaiera | 161 m | ||||||||||
Distantzia | 33 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 575 (2023) −6 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 191,67 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 0,18 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,79 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 53,03 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 84 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 2,14 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,52 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 78,39 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 73,3 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 68.85 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1845 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | http://www.berrobi.eus |
Herriaren lehen erreferentzia historikoa 1374. urtekoa da. Urte hartan Tolosarekin bat egin zuen Berrobik. Horrela, babesa lortu zuen soldadu eta gaizkileen aurrean. Basoak ustiatzeko eta ekonomia kudeatzeko gaitasuna mantendu zituen, eta auzo-alkate bat izendatzeko aukera zeukan.
1845ean sortu zuen Berrobik udal independentea.[7]
Berrobiko biztanleriak gorakada nabarmena izan zuen 1960ko hamarkadan kanpotik etorritako jendeari esker. Harrezkero ez du aldaketa handiegirik izan.
2019an 613 biztanle zituen. Horietatik %18,76ak 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %9,14 ziren.[8]
Berrobiko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea BEGaren %3,4. Bigarren sektorea %27,2. Hirugarren sektorea %66,9. Eraikuntza %2,5.[8]
2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, alde handiz. Emaitzen ondorioz, Iñigo Aiertza hautatu zuten alkate berriro.[9]
2019ko udal hauteskundeetan PSE-EE aurkeztu zen bakarrik, eta 30 boto lortu zituen.[10] 95 boto zuri ere egon ziren. David de Miguel Les (PSE-EE) izendatu zuten alkate.[11][12]
2023ko udal hauteskundeetan herritar talde bat aurkeztu zen berriro, 2019ko porrotaren ostean. Herritar talde honek (BERROBI BIZI), 226 botorekin 6 zinegotzi lortu zituen, eta Aitzol Izquierdo bihurtu zen alkate.
1983ko hauteskundeeak
1987ko hauteskundeeak
1991ko hauteskundeeak
1995ko hauteskundeeak
1999ko hauteskundeeak
2003ko hauteskundeeak
Giroa taldearekin Juanito alkate bihurtu zen, Alberdi alkatetza uztera bultzatuz.
2007ko hauteskundeak
Giroarekin irabazita Juanitok alkate jarraitu zuen
2011ko hauteskundeak
EH Bilduk alkatetze hartu zuen ozta ozta. Juanito Jauregiren 12 urteko agintaldia amaitu zen.
2015ko hauteskundeak
EH Bildu talde bakarra, erraz garaile
2019ko hauteskundeak
PSE-EE talde bakarra. 30 botorekin, 200 boto zurien aurretik geratu zen zinegotziak bereganatuz.
2023ko hauteskundeak
Berrobi Bizi taldeeak aisa irabazi ditu hauteskundeak.
Berrobiko udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzaren 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Berrobi Bizi | 6 / 7 |
||||
PSE-EE | 1 / 7 |
||||
Zuriak | |||||
Nuluak |
Partidu politikoa | 2023 | 2019 | 2015 | 2011 | 2007 | 2003 | 1999 | 1995 | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Berrobi Bizi (BB) | 226 (77,60%) | 6 | ||||||||||||||
Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 50 (17,18%) | 1 | 12,10% | 7 | 2,31% | 0 | 0,00% | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - |
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu | - | - | 85,77% | 7 | 52,81% | 4 | - | - | - | - | - | - | - | - | ||
Giroa (GIR) | - | - | - | - | 43,52% | 3 | 54,46% | 4 | 56,74% | 4 | - | - | - | - | ||
Partido Popular (PP) | - | - | - | - | 1,22% | 0 | 0,96% | 0 | 0,78% | 0 | - | - | - | - | ||
Ortzadar Hauteskunde Elkartea (OHEL) | - | - | - | - | - | - | 43,37% | 3 | - | - | - | - | - | - | ||
Berrobi Bultzatzen (BB) | - | - | - | - | - | - | - | - | 24,09% | 2 | - | - | - | - | ||
Aurrerantz Taldea (AT) | - | - | - | - | - | - | - | - | 17,88% | 1 | - | - | - | - | ||
Zabalgune (z) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 94,25% | 7 | - | - | ||
Talde Herritarra (TH) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 84,72% | 7 |
Berrobiko jaiak abuztuaren 28an ospatzen dira, San Agustin eguna da patroia.
Azaroaren 30 ean San Andresak ospatzen dira.
Maiatzean hilabete kulturala ospatzen da.
Garai batean festak San Andresetan izaten ziren, eguraldi txarra tarteko, San Agustinetara aldatu ziren.
Berrobiko euskara[18] gipuzkeraren[19] aldaera bat da, erdiguneko euskararen[20] parte den Tolosaldeko euskara, hain zuzen. Beterriko hizkerek[21] eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, herriko euskaldun kopurua %78.39 zen, eta euskararen erabilera %53.5. 2016an euskaldunen kopurua %80,54 zen.
Berrobi Berri aldizkaria dago[22]. Herritar talde batek 2000. urtean sortua. Urtekari bat da eta urteroko berri aipagarrienak biltzen ditu. Herriaren azken urtetako datuak errepasatzeko tresna aparta.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.