Cro-Magnon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cro-Magnon edo ingelesez Early European Modern Humans (EEMH) (Homo sapiens sapiens) Europako Goi Paleolitoko lehen gizaki modernoa, eta beraz, gaur egungo gizakiaren zuzeneko arbasoa da. (Gaur egun, zientzialariek Gizaki Anatomikoki Modernoa edo Lehen Gizaki Modernoa bezalako deiturak erabiltzen dituzte antzinaroko gizaki modernoak izendatzeko). Ikuspuntu antropologikotik, bere agerpena Goi Paleolitoaren hasierarako mugarria izan zen.
Ziurrenik duela 48.000 finkatu zen Europan. Neandertalekin (H. neanderthalensis) harremanak izan zituela eta elkarren artean ugaldu zirela frogatu da (Neandertalak duela 40.000-35.000 urte desagertu ziren). Duela 40.000 urtetatik gutxi gorabehera Homo sapiens izan da Homo generoko espezie bakarra.