Remove ads
Labar artea duen leizea From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekain Deban (Gipuzkoa) dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta. 1969ko ekainean topatu zituzten Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri Azpeitiako "Antxieta" kultura taldekideek.
| ||||||||||||||||||||||||||
|
Benetako leizeak ez daude bisitarientzat zabalik, baina Zestoan kobaren erreplika dago, Ekainberri izeneko. Han, pinturen kopiak ikusgai daude.
2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.
Lau galeria daude, gai banari eskainiak:
Antza, Ekain zaldiei eskainitako santutegi bat izan zen. Denera, bertan ugaztun horren 34 marrazki aurkitu dira, bertako animalien errepresentazioen erdia osatzen dutenak, eta koloreei zein beste zenbait ezaugarriri dagokienez, hainbat itxuratakoak dira. Batzuek Przewalski zaldiak dirudite eta beste batzuek, tarpanak. Tarteko itxura duten zaldiak badira halaber. André Leroi-Gourhan arkeologoak “Kuaternarioko artearen zaldi multzorik perfektuena” esanez definitu zituen Ekaingo labar pinturak.
Ekaingo harpeko gelarik zabalenean, forma bereziko harkaitz bat dago. “Santutegira” sartu orduko ikusten den lehen forma harkaitz horixe da eta zaldi baten buruaren itxura duela esan daiteke. Garai bateko gizakiek Ekain zaldiari eskainitako santutegitzat aukeratzeko arrazoia bide da hori.
Barandiaranek berak bere lanetan labar-artea eta euskal mitologiaren zaldiaren inguruko zenbait sinesmenekin lotzen zituen.[1]
Ikerketa osoak frogatu du labar-arteak ehiza ez zuela helburu, marraztutako faunak ez baitu loturarik leizetan aurkitutako hondakinekin. Zenbait haitzulotan, Ekainen hain zuzen ere, zaldi pinturak gai nagusia bada ere, ahuntza zen espezie ehizatuena[2].
Fauna | Ekain haitzuloan pintatua |
Ekain haitzuloko Goi-Madeleine aldian ehizatua |
---|---|---|
Zaldia | 60 % ± | 0,5 % ± |
Bisontea eta uroa | 20 % ± | 1 % ± |
Ahuntza | 10 % ± | 65 % ± |
Oreina | 5 % ± | 4 % ± |
Hartz arrea | 5 % ± | ∅ |
Errinozeroa | 5 % ± | 0,5 % ± |
Arraina | 5 % ± | ∅ |
Leize-hartza | ∅ | 0,5 % ± |
Elur-oreina | ∅ | 2 % |
Sarrioa | ∅ | 4 % ± |
Orkatza | ∅ | 1 % ± |
2008ko irailean Zestoan bisitagai zabaldu zuten Ekainberri Zentroa, labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen dituena[3].
2009ko ekainerako, Ekain Fundazioko idazkariak, Pilar Azurmendik aurreko urrian haitzuloaren erreplikak ateak ireki zituenetik, 31.000 mila bisitari bertatik igaro direla adierazi zuen. [4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.