From Wikipedia, the free encyclopedia
Giza sakrifizioa, jainko-jainkosa bati omenaldi, damu edo barkamen eske edo mesede baten truk gizaki bat eskeintzean datza. Zentzu zabalago batean, pertsona edo erakunde batek beste pertsona edo pertsona bat erritualki hiltzean datza.
Antzinaroan kultura eta herri askok giza sakrifizioak burutzen zituzten. Jainkoak baretu asmoz biktimak erritualki sakrifikatzen ziren.
Brontze Aroan zelta erlijioek giza sakrifizioak burutzen zituzten, eta Eskandinavian jainkoen gurtze erritualetan ere jasotzen ziren.
Antzinako Kartagon nahiz bere etsai porrokatua zen Erroman ere jaioberriak sakrifikatzea jainkoak baretzeko modu bat zen, izan ere, Antzinako Erroman goza sakrifizioak K.a. 140. urterarte burutu ziren.
Biblian bertan Jainkoak Abrahami bere seme Isaak sakrifika dezan eskatzen dion pasartea badago, azken unean Abrahamek Isaak sakrifikatzera doala eta fede proba bete duela ikusirik, Jainkoak Abraham geldiaraziko du.
Igor Stravinski konposatzailearen Udaberriaren sagaratzea musikalanean ere antzinako Errusian andereen sakrifizioak gertatzen zirenaren aipamena egiten da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.