Bertsolari bizkaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Fredi Paia Ruiz (Algorta, Bizkaia, 1981) bertsolaria, Kultur Ekosistemen diseinu-sorkuntza ekonomian Nazioarteko Cum Laude Doktorea, etnografoa eta musikaria da.
Fredi Paia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Algorta, 1981 (42/43 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Ama | Mari Carmen Ruiz |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta kazetaria |
Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna, diziplina berean masterduna (espedienterik onenaren saria eta ohorezko matrikula kalifikazioa) eta Nazioarteko Cum Laude Doktorea Enpresen Zuzendaritza, Berrikuntza eta Jakintzan (EHU; 2023). Doktore tesia: Uztartze merkatuak kultur eta sormen ondasun eta zerbitzuentzat.
Gurasoek euskara jakin ez arren, euskaraz ikasi zuen eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera heldu den lehen euskaldun berria izan da.[1] 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazlea ere izan da. Bost liburu eta lau dokumental argitaratu ditu euskal herri kulturari buruz: Aupa Maurizia, Maruri-Jatabe bizimodua eta ohiturak, Busturia bizimodua eta ohiturak, Uribe Kostako Bertsolaritza 1900-1980, Zitze Isukitze Hauspogoran, Getxo Akodaten Naz I eta II, Akabuko Martxea eta Dominica. Berria, Euskaldunon Egunkaria egunkarietan iritzigile izan izan da (2000-2011)eta Gara egunkarian euskarazko iritzigilea izana (2011-2019). 20 urtez iritzigile politiko eta kultural moduan jardun ondoren foku publikotik erretiratzea erabaki zuen 2020ko maiatzaren 3an sare sozial digitaletatik irtenda amaitu zuen 5 urteko plangintza baten bidez. Gibelurdinek musika taldeko bibolin jole eta txirularia da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.