Suharria[1] edo silexa arroka sedimentarioa da, kuartzoren (SiO4) aldaera kriptokristalino granularra. Historiaurrean oinarrizko lehengaietako bat izan zen, hala tresnak egiteko, nola sua pizteko.[2]
Suharria | |||
Arroka sedimentarioa |
---|
Ezaugarriak
Harri trinkoa da, opakoa eta oso gogorra. Oro har, kareharrizko estratuen artean agertzen da, nodulu gisa. Noduluaren barruan, gris iluna, beltza, berdea, zuria edo marroia izaten da, eta askotan itxura beirakara edo argizarikara izaten du. Noduluen kanpoaldean, berriz, geruza mehe bat kolore desberdinekoa izan ohi da, gehienetan zuria eta testura zimurtsukoa. Noduluak erreketan eta hondartzetan agertzen dira maiz.
Erabilpenak
Suharria funtsezko lehengaia izan zen historiaurreko gizakientzat. Oso puska zorrotzetan hausten baita, oso erabilia izan zen erreminta sastakatzaile-moztaileak egiteko: aiztoak, aizkorak, gezi eta lantza puntak... Horrez gain, sua egiteko ere balio zuen, beste zerbaiten aurka jotzean txinpartak sortzen baititu. [2] Paleolitoan pirita suharriaren kontra kolpatuz sua pizten zutela erakusten duten hamaika aztarna aurkitu dira.[3]
Geroago, lehenbiziko su armetan erabili zen bolbora pizteko, eta, duela gutxi arte, pizgailuetan txinparta eragiteko ere. Eraikuntzan eta zeramikagintzan ere eman zaio erabilera.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.