From Wikipedia, the free encyclopedia
Paleolitoa[1] (grezieratik παλαιός, paleos, zahar eta λίθος, lithos, harri edo Harri Aro Zaharra) giza teknologia garatzen hasi zen Harri Aroko lehen garaia da. Oso aldi luzea da: gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi (K.a. 2.500.000) eta K. a. 10.000. urte arte hartzen du. Denbora luze horretan gizaki mota ezberdinak sortu eta galdu egin ziren, gaur egun ezagutzen dugun "Homo sapiens" gizakiarenganaino iritsi arte. Mesolito garaia arte hedatzen da.
Paleolitoari harri landuaren garaia deitzen zaio. Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia. Aro luze hori errazago aztertzeko hiru azpi-arotan banatu da Paleolitoa, eta horietako bakoitza, halaber, beste hainbatetan. Aro bakoitzean bizi izan zen gizaki mota eta harria lantzeko erabiltzen zituzten teknikak errazago ikertu izan dira horrela.
Hondokoak dira Paleolitoaren lehen hiru banaketak:
Behe-Paleolitoa orain dela 1.500.000tik 100.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetan Euskal Herrian atxeliar kultura garatu zen eta Homo neanderthalensisa bizi zen. Ez da aurkitu garai honetako hezurrik[2] baina bai hainbat harri landu. Urbasako iturri batzuetatik gertu, Koskobilon eta Diman hainbat aztarna aurkitu dira.[3] Euskal Herrian orain dela 200.000tik hasten da kontatzen, lehenagoko aztarnarik ez baita aurkitu. Euskal Herrian, garai hartan, kobazuloak erabiltzen ziren babesteko. Kobazulo hauetatik gertu beharrezkoak ziren gauza guztiak egon behar ziren: janaria, ura, egurra...
Euskal Herritik gertuko lekuetan Homo antecessorren hezurrak aurkitu dira, batez ere Atapuercan. Bertan aurkitutako hezurrez gain bifazak eta antzeko tresnak aurkitu dira eta horiek Euskal Herrian ere badira.
Aurkitutako eta aztertutako aztarnategirik garrantzitsuenak Lezetxiki eta Irikaitz dira. 2019 urtean ere Praileatzeko koban indusketetan aurkitutako 200.000 urteko aztarnen berri eman zen.[4] Hala ere bestelako tresnak aurkitu izan dira Urrunagan[5], Sopelan[6], Gatzolatzen, Iruñeako arroan, Urbasan edota Jaizkibelen.[7]
Erdi-Paleolitoa orain dela 100.000 urtetik orain dela 45.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetako aztarna ugari aurkitu dira, guztiak Neanderthalarekin lotutakoak. Garai hartako gizakiak biltzaileak eta ehiztariak ziren, eta euren hildakoak lurperatzen zituzten lehenengoak dira. Arrasateko Lezetxikin aurkitu dira Euskal Herriko hezurrik zaharrenak.
Garai honetan landarez eginiko jantziak erabiltzen zituzten[8], eta animalien tendoiak eta ileak aurreko garaia baino gehiago erabiltzen ziren. Horrek ehizaren gehikuntza egon zela adieraz dezake.
Aztarnategi gehienak ibaien inguruan daude, urak garrantzi handia baitu. Aurkitutako aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira: Arrillor, Axlor, Olha eta Amalda. Garrantzi pixka bat txikiagoarekin garai honetan Isturitz, Koskobilo eta Lezetxiki daude.
Goi-Paleolitoa orain dela 35.000 urtetik 10.000 urtera luzatzen da mundu osoan, baina Euskal Herrian pixka bat luzatu daiteke, neolitoaren sarrera beranduago izan baitzen. Epe honetan Neanderthaleko gizakia Homo sapiensak ordezkatu zuen, gaur egungo gizakiak. Euskal Herrian 15-20 pertsonako taldez osatutako leinuak bizi ziren[8], kobazulo txikiagoetan eta askotan lautadatan ere.
Garai hau oso hotza izan zen, azken glaziazioarekin bat. Itsasoa gaur baino 100-120 metro beherago zegoen. Garai honetan hilobiratzeak eta musika bezalako portaera sinbolikoak agertu ziren.
Goi paleolitoa bost garai desberdinetan sailkatu daiteke kulturaren arabera:
Epipaleolitoa Euskal Herrian orain dela 10.000 urtetik 6.500 urtera doan epea da. Epe honetan hobekuntza klimatiko handia egon zen eta horregatik kobazuloetatik lautadetara bizitzera joateko aukera zabaldu zen. Garai honetan jantziak animalia larruekin eta landareekin egiten ziren, jada botoi eta joskurekin.
Garai honetan labar-artea galdu zen eta arte eroangarria ia-ia desagertu. Hala ere hilobiratze sinbolikoak geroz eta ugariagoak dira eta honek beste mundu baten sineskera egon daitekeela esan nahi dezake.[8].
Aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.