Sopela
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Sopela[2] Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Uribe eskualdeko herriburua. 8,42 km² ditu, eta 12.592 biztanle.
Sopela | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Sopelako Arriatera hondartza. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Uribe Kosta | ||||||||||
Izen ofiziala | Sopela[1] | ||||||||||
Alkatea | Guruzne Carrasson Torrontegi (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48600 | ||||||||||
INE kodea | 48085 | ||||||||||
Herritarra | sopelar, sopeloztar[2] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°22′53″N 2°58′56″W | ||||||||||
Azalera | 8,4 km² | ||||||||||
Garaiera | 30 metro | ||||||||||
Distantzia | 20 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 14.872 (2023) 237 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1,78 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[3] | % 19,12 | ||||||||||
Zahartze tasa[3] | % 19,83 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[3] | ‰ 43,76 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[3] | % 77,84 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[3] | % 1,18 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[3] | % 10,17 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[3] | % 39,32 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [4] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [5] | % 21.43 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.sopela.eus |
Sopela kostaldeko herria da. Iparraldean eta ipar-mendebaldean Kantauri itsasoa dauka; Barinatxe, Arriatera, Atxabiribil eta Meñakoz hondartzak (mendebaldetik ekialdera) itsasorantz joz. Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-mendebaldean Berangorekin dauka muga eta tartean Urkogane, Sopelanabaso eta Saiherri mendi baxuak daude. Hegoaldean eta ekialdean Urdulizekin elkartzen da eta Santa Mariñe haitza partekatzen dute. Ipar-ekialdean Goierrirekin, ekialdeko kostaldetik, aldiz, Barrika da mugakidea.
Udaletxea hartzen da herriaren erdigunetzat, eta koordenatu hauek ditu: 23º 22' 54'' N - 2º 58' 51,5'' W.
Auzo nagusia erdiguneko Moreaga da. Haren hego-ekialdean Ugeraga auzoa dago, eta, hego-mendebaldean, Larrabasterra. Halaber, hainbat auzo daude kostatik gertuago, besteak beste, Arriatera edo Sopelmar.
Arriatera eta Sopelmar aldeko etxebizitzak dira garestienak, itsasaldean baitaude, gehienek itsasora bista zuzenak dituztela, eta guztiak urbanizazio pribatuetan sartuta.
Sopelaren udal mugakideak, honako hauek dira: Getxo, Berango, Urduliz eta Barrika.
Inork ez daki Sopela herria zein urtetan sortu zen zehazki; baina, historiaurreko aztarna arkeologikoak ugariak direnez, Bizkaiko herri zaharrenetakoa dela uste da.
1980ko hamarkadatik aurrera Sopelak inoiz izandako hazkunde handiena izan du, eta gaur egun 13.000 biztanle inguru ditu. Ordutik, Sopela Bizkaiko dirudunen herri gogokoenetariko bat bilakatu da, eskaintzen dituen zerbitzuengatik eta Bilborekin dituen loturengatik.
Biztanleriaren gehiengoa herrian bertan bizi bada ere, Bizkaiko turismo tasa handienetakoa duen herria da. Gainera, estatu osoko BPG gorenetakoa eta etxebizitza garestienetakoa duen udalerria da.
XX. mendearen lehen erdialdean hazkunde motela izan zuen Sopelak. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, ordea, Espainiatik etorritako immigrazioa zela eta, ez zuen inguruko beste udalerri batzuek izan zuten hazkunde handi bera, baina 1970eko hamarkadatik aurrera nabarmen hazi zen.
XXI. mendearen lehen urteetan aurrera jarraitu zuen hazten, motelxeago bazen ere.
Sopelako biztanleria urteetan zehar |
---|
Unable to compile EasyTimeline input: EasyTimeline 1.90
|
Askotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Eusko Jaurlaritzaren eta Sopelako Udalaren arteko desadostasunek haserre handia sortu dute.[erreferentzia behar] Gainera, Bizkaian biztanle tasari begira aurrekontu handienetarikoa duen udalerria da.
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Gontzal Hermosilla Ramos (EAJ) hautatu zuten Sopelako alkate. Hermosillak alkatetza lortu zuen bere taldearen eta PSE-EEren baiezko botoei esker (8). EH Bilduren alkategaiak 6, Denok Baterarenak 2, eta Sopela-Barrika Orainenak boz bakarra lortu zuten. Gehiengo osorik inork ez zuenez lortu, boto gehien lortutako zerrendak lortu zuen alkatetza.
2019ko udal hauteskundeetan emaitzak ez ziren askorik aldatu, eta berriro EAJ alderdiko alkate bat hautatu zuten, Josu Landaluze Zarandona. Ordukoan, alkateak PSE-EE eta Denok Batera taldeen sostengua jaso zuen.
Sopelako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 7 / 17 |
7 / 17 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 6 / 17 |
6 / 17 |
|||
Ahora Sopela-Barrika Orain -> Ahal Dugu | 1 / 17 |
2 / 17 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 1 / 17 |
1 / 17 |
|||
Denok Batera (DB-TU) | 2 / 17 |
1 / 17 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Imanol Garay | 2003 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Saioa Villanueva Zarandona | 2011 | 2015 | Bildu |
Gontzal Hermosilla Ramos | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Josu Landaluze Zarandona | 2019 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Sopelan Pakistanen kontsulatua dagoela, Sopela da, hiriburuetatik kanpora, beste estatu baten ordezkaritza ofiziala duen Euskal Herriko udalerri bakarra.
Sopela azpiegituraz ondo hornituta dago hezkuntza arloan. Unibertsitatez kanpoko eskaintza osoa du, eta herrian bost ikastetxe daude:
Guztira, 2.800 ikasle inguru daude gaur egun Sopelan matrikulatuta; horietatik % 90, D ereduan.
Sopelak kokapen estrategikoa du. Bilbotik 20 minutura dago, eta Gasteiztik nahiz Donostiatik 50 minutura. Bilborekin konektatzen duen autobide zuzena du, bai eta garraiobide sare ona ere.
Bilboko metroaren 1. lineak zeharkatzen du Sopela, eta udalerrian hurrengo geltokiak ditu:
Biak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunean daude eta 20 minutuan behin ditu trenak Bilbora. Sopela - Bilbo ibilbidea 35 minutukoa da.
Sopelbus hiri-barruko autobus zerbitzua da, Sopelako udalaren menpe dagoena. Larrabasterra / Arriatera / Hondartzak / Ugeraga / Moreaga / Erdigunea lotzen ditu.
Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak zeharkatzen du udalerria:
Uribe Kostako mankomunitateak 2012. urtean egindako inkesta baten arabera, eskualdeko udalerri euskaldunena da. Gainera, herriko kultura eta kirola arloetako eskaintzaren zati handi bat euskaraz da.
Euskaltzaindiaren ikerketek erakutsi dute Sopelako euskarak, bizkaieraren barruan, forma berezia duela. 1987. urtean Sopelako euskararen nondik norakoak dokumentua kaleratu zuten. Zehatzago, bizkaieraren barruan, sartaldeko hizkera[7] nagusi da bertan, Uribe Kostakoa[6][8].
Euskaltegi zerbitzua ere badu:
Sopelako patroi nagusia San Petri da, herrigunean dagoen elizaren patroia baita (ekainaren 29a) eta Larrabasterra auzoko patroia, berriz, Karmengo Ama, bertan dagoen baseliza dela eta (uztailaren 16a). Hala ere, beste bi baselizak euren patroia eta jaia ere badauzkate, Santa Mariñek uztailaren 18an (arrazoi politikoak zirela eta 20ra atzeratu zena) eta Ander Deunak azaroaren 30ean. Horietaz gain, patroien omenez ez diren hainbat jai ere badaude: Euskararen Eguna, Erdi Aroko Azoka, Koadrilen Eguna...
Eskualde mailan jai erreferenteak ditu eta jai egun gehien dituen udalerria da
Txopel Sopelako udalaren maskota da. Hizkuntzalariek herriaren izenaren etimologiari buruz darabilten teorietako batek dioenez, Sopela izenaren jatorria Txopel antroponimoa izan liteke. Hortik sortu da maskota.
Gaur egun Sopelan erabiltzen duten eran, Txopel basajaun itxura duen gizontxoa da, euskal jantziak dituena eta eskuan Sopelako lantza duena. Sopelako udaletxeko sarrera nagusian ikus daiteke.
Txopel Sariak urtero Sopelako udalak banatzen dituen sariak dira. Hauek, Euskal Herriko arlo kultural, sozial edo politikoko pertsona esanguratsuei banatzen zaizkie, egindako lana goraipatzeko asmoz. Lehen aldiz 2006. urtean banatu ziren eta geroztik urtero mantendu izan dira. Azken urteetan garrantzi handia hartu dute lurraldean zehar, zenbait pertsonai ezagunek bertan parte hartu dutelarik. Bi mailatan banatzen dira: Txopelen estatua eta Sopelako udal lantza.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.