puntu kardinal From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendebaldea, mendebala[1] edo sartaldea lau puntu kardinaletariko bat da. Lurraren errotazioaren norabidea eta kontrako noranzkoa daukana. Meridianoaren perpendikularrak sortutako norabideetako bat da. Hitzarmenez, gizartean eta zientzian onartuena mendebaldea mapen ezkerraldean agertzea da (irudiko iparrorratzean bezala).
Jakin beharra dago, ekialdea bezala, mendebaldea ez dela puntu zehatza; hau da, ez dago Mendebaldeko polorik. Gelditu gabe ekialderanzko higidura mantentzen bada leku berera ailegatuko da zirkunferentzia osoa egin ostean.
Izenak esaten duen bezala (sartaldea) Eguzkia sartzen den horizonteko tokia da. Beraz, kokatzeko formarik errazena bertara begiratzea da; iparra eskumatara geldituko da, hegoa ezkerretara eta ekialdea atzean.
Askotan, erabiltzen da mendebalde hitza Europa eta Amerika izendatzeko. Hauek baitira antzinako Europako kulturaren oinordekoak eta Europa mapetan Asiaren ezkerraldean agertzen zenez horrela izendatu zen.
Zineman, mendebalde urruna western filmetako kokalekua da. Ustez, egiazko lurraldea da. Ameriketako Estatu Batuak sortu berriak zirenean asko joan ziren mendebalderantz bizitza aurrera eramaten saiatzera. Film mota honek jende horren abenturak jorratzen ditu.
Mitologian mendebaldeak esanahi sakratua izan ohi du, eta heriotzarekin dauka harremana kultura askotan. Baliteke honen arrazoia izatea Eguzkia alde horretatik ezkutatzen dela egunero; alde horretatik «hiltzen» dela, alegia. Horren adibideak topatu dira budismoan, azteka mitologian, egiptoar mitologian, eta abarretan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.