itsaso From Wikipedia, the free encyclopedia
Kantauri[1] edo Kantauri itsasoa Galiziako Estaca de Bares muturretik Aturriraino doan kostaldeko itsasgunea da,[1] Bizkaiko golkoaren zati dena. Kantauri itsasoa ez da Bizkaiko golkoarekin nahastu behar. Lehenengoa bigarrenaren zati bat da.[1] Izen hau gehienbat Espainian erabiltzen da, gainerako lurraldeetan izen hau ia-ia ezezaguna da eta "Bizkaiko golkoa" hitzak erabiltzen dira honen ordez.
Cantabricus Oceanus izena erromatarrek ezarri zioten K.a. I. mendean, kostaldean bizi zen kantabriar leinuarengatik.
Iparraldeko itsaso hotzen eta hegoaldeko itsaso tropikalen artean kokaturik dago. Britaniar uharteetako behe presio gunearen eta Azoreetako antizikloiaren arteko talkak haizearen norabidea konstante mantentzen du eta honek 2-3 metrotako altuera duten olatuak sortzen ditu. Itsaso zakarra da beraz eta marea biziak nabariak izaten dira, bai eta enbatak ohikoak ere. Golkoko itsaslasterrak ere eragina badu.
Ekialdera joan ahala udan ura beroagoa da (22-24ºC) eta neguan hotzagoa (10-12ºC), eta bere gazitasuna %35ekoa da. Itsasaldien anplitudea handia da. Itsaso sakona da, plataforma txikia duena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.