Kortezubi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kortezubimap

Kortezubi Bizkaiko iparraldean eta Busturialdea eskualdean dagoen udalerri euskalduna da. Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Kortezubi
 Bizkaia, Euskal Herria
Thumb
Kortezubiko Santimami baseliza.
Thumb

Thumb

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Kortezubi
AlkateaKarmele Enbeita Ozamiz (EAJ)
Posta kodea48315
INE kodea48907
Herritarrakortezubitar
Kokapena
Koordenatuak43°20′27″N 2°39′18″W
Thumb
Azalera12,0 km²
Garaiera- metro
Distantzia37 km Bilbora
Demografia
Biztanleria444 (2024)
4 (2023)
 221 (%49,8) (%49,5) 220 
Dentsitatea3,7 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 19,95
Zahartze tasa[1]% 18,28
Ugalkortasun tasa[1] 51,02
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,63 (2011)
Genero desoreka[1]% -1,43 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,11 (2013)
Euskara
Euskaldunak [2]% 87.73 + % 6.02 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]%  (2021)
Etxeko erabilera [4]% 76.62 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.kortezubi.net
Itxi

440 biztanle zituen 2016. urtean.

Geografia

Mugakideak

Iparraldean Gautegiz-Arteagako udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Ereño udalerriarekin, eta hegoaldean Nabarniz udalerriarekin.

Auzoak

  1. Barrutia
  2. Basondo
  3. Elorriaga-Santa Ana
  4. Enderika (herrigunea)
  5. Oma
  6. Terlegiz

Demografia

Informazio gehiago Kortezubiko biztanleria ...
Kortezubiko biztanleria
Itxi

Politika

2019ko udal hauteskundeak

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Kortezubiko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Karmele Enbeita Ozamiz da.

Kortezubiko udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26

2015 maiatzaren 24

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
152 (% 52,05)
4 / 7
172 (% 56,39)
EH Bildu
3 / 7
136 (% 46,58)
3 / 7
131 (% 42,95)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Euskara

Kortezubiko Bittori Zarrabeitia[5] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Kortezubiko euskara bizkaieraren aldaera bat da, tarteko hizkeran[7] kokatzen den Busturialdeko euskara[8][6]. Herrian euskaldunak dira %89,4 eta euskararen erabilera %74,7 da.

Ondasun nabarmenak[9][10]

Thumb
Baso margotua, Agustin Ibarrola artistarena
Thumb
Santimamiñe kobako sarrera

Omako basoa

Sakontzeko, irakurri: «Omako basoa»

Oma auzoan Agustin Ibarrolak egindako "Baso margotua" dago. Izan ere, artista bizkaitarrak hango pinudia margotu zuen forma abstraktuak eta begi-efektuak sortuz.

Santimamiñe

Santimamiñeko kobazuloak udalerri honetan daude, Ereñoko mugan.

Done Jakue Apostoluaren eliza

XVI. mendekoa, Enderika auzoan.

San Esteban baseliza

San Millan baseliza

XVII. mendekoa, Idokiliz auzunean dago.

San Pedro baseliza

Santimami baseliza

Andikoetxe baserria

XV-XVI. mendekoa, Oma auzoan dago.

Beaskoetxe baserria

XV-XVI. mendekoa, Oma auzoan dago.

Enderika Haundi baserria

Enderika Haundi baserria Kortezubiko Enderika auzoan dagoen baserria da. 2003an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Etxandi baserria

Etxandi baserria Terlegiz auzoan dagoen baserria da. 2003an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Olakua baserria

XV-XVI. mendekoa, Oma auzoan dago.

Bolinzulo errotak

XVIII. mendeko bi ur-errota, biak Oma auzoan.

Errotabarri

XVIII. mendeko ur-errota, Oma auzoan.

Olakoerrota

XIV. mendeko burdinola hidaulikoa, Oma auzoan.

Kortezubitarrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.