From Wikipedia, the free encyclopedia
Uholde Handia jatorrian Sumerren jaiotako eta Bibliak zabaldutako mito bat da. Hasieraren arabera, K.a. 2370ean Jaungoikoak bidalitako zigorra izan zen eta Noe baino ez zen salbatu. Munduko beste mitologia batzuetan ere jasotzen den gertaera da. Batzuen arabera, mitoak munduan duen zabalkuntza ikusita, benetan gertatu zen kataklismo baten kondairazko kontakizuna da.
Tradizio judu-kristauaren arabera, honela izan zen:
« | Noeren bizitzako seiehungarren urtean, bigarren hilaren hamazazpian, lur azpiko itsasoaren iturri guztiak lehertu ziren eta zeruko atexkak ireki. Euri-jasa izan zen berrogei egun eta berrogei gauez. | » |
Onik atera ziren bakarrak Noe bere ontzian gordetako bere familia eta animalien bikoteak izan ziren.
Aditu askoren ustez, istorioa K.a. XIV. mendeko mesopotamiar literaturan oinarrituta zegoen, Gilgameshen epopeiaren Utnapishtimen mitoan, hain zuzen ere. Juduek sumeriarren eragina jaso zutenez, litekeena da horrela izatea[1].
Beste kulturetan ere antzeko istorioak daude[2]:
Maiek, aztekek, inkek, Titikakako uruek, Patagoniako kaweskarrek, tainoek eta guaraniek ere antzeko kontakizunak dituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.