From Wikipedia, the free encyclopedia
Venus[1], erromatar mitologian, jainkosa garrantzitsu bat zen, nagusiki maitasuna, edertasuna eta ugalkortasunarekin lotua. Gutxi gora-behera, greziar mitologiako haren baliokidea Afrodita zen, Venus erromatarra askoz boteretsuagoa eta gurtuagoa zen arren. Vulkanoren emaztea zen, erromatar herriaren arbasotzat hartzen zen bere sortzaile mitikoa izan zen Eneasen bidez, eta paper garrantzitsua izaten zuen jai eta mito erlijioso erromatar ugaritan.
Venus (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Erromako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Venus |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Afrodita, Turan (en) eta Venus (en) |
Domeinua | maitasuna, giza sexualitatea, Sedukzioa, Edertasuna eta Emetasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Vulkano |
Seme-alabak | Formido (en) eta Kupido |
Astrologian, Venusek sentimendua irudikatzen du eta, bere espresio gailenean, maitasuna. Haren ikurra sexu femeninoa irudikatzeko erabiltzen da.
Psikologia analitikoan, femeninoa arima da, emakumeari, bere pentsamendu eta sentimendu bereziki femeninoak modu zuzen batean adierazten laguntzen dion indarra, kulturalki inposatutako garapen maskulino batetik kopiatutako eskema baten bidez egin beharrean.
Haren gurtza Lazioko Ardea eta Lavinio herrietan hasi zen. K.a. 293ko abuztuaren 15ean: ezagutzen den haren omenezko tenplurik antzinakoena eskaini zioten eta, abuztuaten 18an, Vinalia Rustica deritzon jaia ezarri zen. K.a. 215eko apirilaren 25ean, Porta Collinatik kanpo tenplu bat eskaini zioten, Kapitolio muinoan, erromatarrek Trasimeno lakuko guduan jasandako porrota gogorarazteko.
Venus greziar mitologiako Afroditarekin eta etruriar mitologiako Turanekin lotuta egoten zen, bi horien ezaugarriak hartuta. Gainera, beste mitologia batzuetako maitasunaren jainkosarekin parekatu izan da: Rembha hindua, Milda lituaniarra, Frigg eta Freyja eskandinaviarra, Ishtar mesopotamiarra, Isis egiptoarra, Inanna sumertarra, Astarte feniziarra, Reitia veneziarra, Uni-Aster (Pyrgiko laminak), Suadela eta Ushas vedatarra. Asko Venusekin ematen zaion sanskritozko vanas epitetoaz ere (nahia, desira esan nahi du eta Venusen kognadoa da) lotuta daude, "nahi" esanahiko berreraikitako wen erroaren bidez harreman aurreindoeuroparra iradokitzen duena.
Venusekin egiten den beste parekatze interesgarri bat Auseklis jainko letoniarra da: haren izena aus ("egunsentia") errotik dator. Hura eta Meness (ilargia) Dieva deli (jainkoaren seme-alabak) dira.
Beste jainko eta jainkosa erromatar garrantzitsu batzuk bezala, Venusi zenbait epiteto ematen zaizkio, bere betebeharren arabera.
Venusentzako beste epiteto esanguratsu batzuk Amica (laguna), Armata (armatua), Caelestis (zerutiarra) eta Aurea (urrezkoa) dira.
Arte erromatar eta helenistikoak jainkosari buruzko aldaera ugari eman zituen, sarritan, Praxitelesen Knidoko Atenearen ereduan oinarritua. Euren gaia ezezaguna den eskulturaren garai honetako biluzte femenino ugari, artearen historia modernoan Venus deitzen dira, baita, jatorrian, jainkosarena beharrean, emakume hilkor baten erretratua izan bazen ere.
Adibide batzuk:
Venus, oso gai ezaguna bihurtu zen Pizkundeko eskultura eta margolaritzan. Bere egoera naturala larru gorritan egotea zen irudi klasiko bezala, sozialki onargarria zen arroparik gabe irudikatzea. Osasun sexualaren jainkosa bezala, neurri baterainoko edertasun erotikoa justifikatua zegoen, artista ugari eta hauen mezenasentzat erakargarritasun nabarmena zutena. Denboraren igaroan, arte posklasikoan, Venus hitzak biluzik zegoen emakume baten edozein erretraturi erreferentzia egiten zion, baita erretratuan agertzen zena jainkosa zela frogatzeko modurik ez balego ere.
Lan ospetsu batzuk, honako hauek dira:
Historiaurreko artean, 1908an Venus Willendorfekoa deritzon eskultura aurkitu zenetik, Venus paleolitiko deitzen zaie forma femenino biribildun eskultura txikiei. Benetan irudikatutako jainkosa zein den ezagutzen ez den arren, izen honentzako erresistentzia handiagoa suposatu du Venusen irudikapen klasikoaren eta gurtza irudi lodi eta ugalkor hauen arteko kontrasteak.
Tannhäuserren Erdi Aroko elezahar alemaniarra, Venusen mitoaren hondar interesgarri bat da, bere gurtza, kristautasunak ezabatua izan ondoren ere denbora askoan bizirik mantendu zena.
Historia alemaniarrak, Tannhäuser zaldun eta olerkariak Venusberga aurkitu zuela dio, Venusen lurrazpiko etxea zuten kobazulodun mendi bat, eta han eman zuen urte bete, jainkosa gurtuz. Venusberga utzi ondoren, Tannhäuserrek ausikiak sentitu zituen, eta Erromara bidaiatu zuen Urbano IV.ari, bere pekatuak barkatuak izatea posible ote zen galdetzera.
Urbanok, barkamena, bere makila loratzea bezain ezinezkoa zela erantzun zion. Tannhäuser joan eta hiru egunera, Urbanoren makila loratu egin zen. Mezulariak bidali ziren zaldunaren bila, baina hau, jada, Venusbergera itzuli zen, eta ez zuten sekula gehiago ikusi.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.